EIZIEk Literatura Unibertsala bilduma osatzeko aurtengo bi itzultzaileak hautatu ditu

Elkartearen urteurreneko argazkia. /Sara Santos / DV
Elkartearen urteurreneko argazkia. / Sara Santos / DV

Aroa Uharte Zubillagari eta Koro Navarro Etxeberriari esleitu zaie Aleksandra Kollontairen 'Liubov pchel trudovyj' (El amor de las abejas obreras) eta Ernest Hemingwayren The Sun Also Rises, hurrenez hurren

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Mirentxu Larrañagak (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujikak (Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Roberto Serranok (EIZIEk izendatua) epaimahaikideek Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketaren 2019ko deialdian aukeratutako laginen artean onenak erabaki dituzte.

Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, honakoa izan da epaimahaiaren esleipena: Aroa Uharteri esleitu zaio Aleksandra Kollontairen Liubov pchel trudovyj, eta Koro Navarrori Ernest Hemingwayren The Sun Also Rises.

Obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak, eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emango dio itzultzaileak Elkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko dituzte paperezko liburu eta liburu elektroniko formatuetan, bilduma honetarako bat eginik). Testu bakoitzak ordainsari ezberdina izango du, aldez-aurretik finkaturiko prezioen arabera (ingelesa, 27 euro orriko; eta, errusiera, 30 euro orriko). Obrak osorik itzultzeko epea 2020ko apirilaren amaieran agortuko da.