Borrar
Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Maite Mutuberria, Iñigo Astiz eta An N.A.

«Dibertitzeko eta jolasteko gogoa» duten irakurleei zuzendutako liburu jostalaria

Iñigo Astizen testuak eta Maite Mutuberriaren marrazkiak biltzen dituen 'Joemak eta polasak' argitaratu du Elkarrek

Asteazkena, 27 azaroa 2019, 17:09

Comenta

Emankorra ari da izaten urtea Iñigo Astizentzat (Iruñea, 1985): maiatzean 'Analfabetoa' poema liburua argitaratu zion Susak; Sandro Penna (1906-1977) italiarraren poemak euskaratu ditu eta, Damaris Panen marrazkiekin batera, 'Bilduma bat' izenburupean ekarri, Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik; 'Joemak eta Polasak' liburu jostagarri eta gozagarria aurkeztu du oraingoak, poemak jolas eta jolasak poema bilakatzea ahalbidetzen duen magiarako ezinbestekoak diren marrazkiak egin dituen Maite Mutuberria ilustratzailearekin (Eltzaburu, 1985) batera. Elkarreko editore Antxiñe Mendizabal zuten ondoan.

Liburuak ez du esplikazio handirik behar. 50en bat poema labur eta oso labur ditu. Astiz-Mutuberria bikoteak osatu duen lana zenbakiekin bereziki tranpatia denez, arriskugarria da gehiago zehaztea. Horietako bakoitzarekin, irudizko alfabeto moduko bat osatzen duten marrazki ñimiñoak, bat-batekotasun inperfektuaren xarma dutenak. Tarteka, poemekin zerikusirik ez izan arren horiei darien kutsua areagotzen duten ikustrazio handiak.

Hitz eta letra jokoak, desagertzen doazen poemak, lainoak lausotzen dituenak, saltoka doazenak... «Jolasak konkistatutako» liburu honetako testuak «ez dira erabat inozenteak; ez dira erabat bihurriak». Haurrentzat dira, helduentzat ere bai. «Jolasteko eta dibertitzeko gogoa duen edonorentzat» dira, alegia, egileen asmoa izan baita «irakurleak liburu hau bukatzen duenean jolasten jarraitzeko gogoa» izan dezan. Irribarretsu bukatuko duela, seguru.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Dibertitzeko eta jolasteko gogoa» duten irakurleei zuzendutako liburu jostalaria

«Dibertitzeko eta jolasteko gogoa» duten irakurleei zuzendutako liburu jostalaria