Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Jueves, 5 de julio 2018, 18:38
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Erein argitaletxeak bost liburu berri aurkeztu ditu, batik bat 11 eta 14 urte bitarteko irakurleei begira egindakoak. Tartean Ramon Olasagastiren'Sasiolako errotaria' dago, iazko Lizardi Saria irabazitakoa eta oinarrian bullyngaren arazoa duena: Ander begitan hartua dute ikaskide batzuek, mila deabrukeria egiten dizkiote, baina mutikoak ez ditu lagunak salatu nahi. Sasiolako errota abandonatura eramango dutela egiten diote mehatxu, hango mamuarekin gaua igarotzera.
Istorio honetan denborazko bi plano daude. Batetik, gaur egungo neska-mutiko horien gertaerak; bestetik, 1950eko hamarkadako gertakizun batzuk. Sasiolako azken errotaria, Jatsu, desagertu egin zen eta, geroztik, hainbat susmo eta kondaira gorpuztu dira herrian, errotaren inguruan.
Olasagasti ezaguna da, batik bat, mendiari buruzko liburuak idazteagatik. Hau da bigarren aldia Lizardi saria eskuratzen duena; aurrekoa, 2014koa, 'Sugaar'-i esker izan zen.
Bestalde, Nerea Arrienek (Lekeitio, 1976) 'Eskola hodeian' publikatu du, non protagonista nagusia, Lur, hamabi urteko mutikoa baita, «beti hodeietan dagoena». Beronengandik gertu, Kleo, gaixo dagoen neskatila, eta Kevin, gurasoen lan proiektu batean barneratuta, hara eta hona dabilen gaztetxoa.
Paradoxikoki, haur hauek ezin dute «eskola fiskora» joan, eta hodeiko eskolan ikasten dute. Bertan, irudia oso garrantzitsua da, eta baita sare sozialak ere. Irudizko hizkuntzan idazten dira testuliburuak, eta hieroglifikoen misterio zaharrak eta emotikono modernoen hizkuntza tartekatzen dira istorioan zehar.
Nerea Loiolak (Deba, 1985) bere lehenengo liburua plazaratu du: 'Harri bat poltsikoan'. Istorioak oinarri erreala du, idazleak adierazi duenez: «Andonik, nire sei urteko semeak, oparitu zidan ideia: kalean goazela, beti gustatzen zaio elementu fisikoekin jolastea, eta halako batean, zebra-bide baten ondoan geundela, esan zidan marra beltzik zapaldu gabe iristen baginen beste aldera berari hegoak aterako zitzaizkiola, ikastolaraino hegan eginez joateko».
Bestalde, Laida Martínez Navarro bilbotarrak 'Zomorroen kluba oporretara doa' atera du. Aurreko 'zomorroen kluba'-k harrera ona izan zuenez, Erein argitaletxekoen eskariz beste istorio hau argitararu da, aurrekoaren jarraipentzat har daitekeena.
Segurtasun falta, autoestimu urritasuna eta bullyinga dira istorioko ardatzetako batzuk. Hala ere, ez da liburu dramatikoa, areago, umorea franko omen dauka.
Gainera, Ereinek Joxerra Garziaren 'Malen labirinto madarikatuan' berrargitaratu du. Istorio honek Baporea saria irabazi zuen 1984an, eta Igeldoko Jols Parkeko labirintoan dago kokatua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.