Bosniako gerran emakumeek jasan zuten indarkeriari buruzko eleberria

Iban Zaldua eta Slavenka Drakulic, joan den astean Donostian./LUSA
Iban Zaldua eta Slavenka Drakulic, joan den astean Donostian. / LUSA

Slavenka Drakulic bosniarraren 'Han ez banengo bezala' plazaratu du Pasazaite etxeak

F.I.

Pasazaite argitaletxeak Slavenka Drakulic-en 'Han ez banengo bezala' plazaratu du, Bosniako gerran emakumeek jasan zuten indarkeriari buruzkoa. Hain zuzen ere lehehengo aldia da Bosnian jaio eta egun Suedian bizi den kazetari eta idazle honen lan bat euskaraz irakur daitekeena. Amaia Apalauzak egin du itzulpena.

Lehengo astean aurkeztu zen liburua Donostian, Kaxilda liburu-dendan, Drakulic bertan zela. Apalauzak ezin izan zuen azaldu, eta haren ordez Iban Zaldua idazlea mintzatu zen.

Bosniako gerrari (1992-95) buruzko trilogia dauka idatzira Drakulicek, eta 'Han ez banengo bezala' ale horietako bat da, eta egin dituen literatur lanetan ezagunena. Beste biak ez bezala, hau fikzioa da. 1999an plazaratu zen. Protagonista nagusia S delako emakumea da. Bosnian bizi da, aita serbiarra du, ama musulmana, eta serbiarrak herriaren jabe egitean atxilotu egiten dute eta kontzentrazio esparru batean sartzen beste hainbat emakumerekin batera.

Hamar hilabeteko kontakizuna da, «dreskribapen zirraragarriak dituena. Deshumanizazioaren fase guztiak ikusten ditugu», Zalduak adierazi duenez. «Garbiketa etnikoa egin zen Bosnian, eta emakumeen bortxaketa arma-gerra izan zen. Nobelak ez du suspentserik batere. Protagonista Suedian dago eta bukaeratik hasten da kontatzen. Iruditzen zaigu zerbait unibertsalagoari buruz ari da Drakulic. Alegia, esango baligu bezala bake garaian ere hor dagoela gizonezkoen betiko bortxa hori».

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos