

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Jueves, 9 de enero 2025, 13:54
Ramiro Pinilla idazlearen ondarea babestea eta sorkuntza literarioa bultzatzea bilatzen duen Eleberri Laburren Lehiaketaren zortzigarren ediziora lanak aurkezteko epea otsailaren 21ean bukatuko da. Getxoko Kultur Etxeko eta Pinillesca kolektiboko antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehiaketan parte hartu ahal izango du egoitza Espainiako Estatuan duen edonork, edozein dela bere nazionalitatea. Eta lanei dagokienez, euskarazko zein gaztelaniazkoak izan ahalko dira, 80 eta 120 orrialde arteko luzerarekin.
Nahiz eta lanak jasotzeko epea otsailaren 21ean amaituko den, antolatzaileek jakinarazi dute epaimahaiak abuztuaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko duela erabakia eta sariak irailaren lehenengo hamabostaldian banatuko direla.
Eta zer motatako sariak izango dira? Bada, bi golardo emango dira, euskarazko eta gaztelaniazko lanentzat, bakoitza 6.300 eurokoa. Halaber, lana argitaratzeko 1.000 euroko laguntza ere jasoko dute irabazleek. Horrez gain, «euskarazko lanaren kasuan, Erein argitaletxeak plazaratuko du eleberri irabazlea, Getxo Kulturak harekin sinatutako hitzarmenari esker», diote.
Azpimarratzekoa da Ramiro Pinilla lehiaketaren azken edizioak partaidetza errekorra izan zuela eta, guztira, 263 lan jaso zirela. Matxalen Gaminde, Haritz Larrageta eta Uxue Razquinek osatutako epaimahaiak Joxe Mari Unanue Echeverria idazle oriotarraren 'Tori, mikroplastiko bat' lana aukeratu zuen euskarazko testurik onenaren atalean eta, gaztelaniazko lanen kategorian, Diego Sanchez Aguilar idazle murtziarrak jaso zuen saria 'El órgano' eleberriagatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.