Borrar
'Familian asko gara'

Arrazakeria eta familia ereduak jorratzeko ipuina

Lehen edizioa agortu ostean bigarrena autoeditatu du Ara!Gorputz elkarteak eta webgunean eskegi ere

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 3 de enero 2024, 12:52

Ume arrazializatuak protagonista dituzten edo familia ez nuklearren ereduak adierazten dituzten ipuinak, euskaraz, ohikoak ez direla ikusirik, 'Familian asko gara' albuma aurkeztu dute Ara!Gorputzeko kideek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sortutako lana da eta orain bigarren edizioa kaleratu dute autoedizioan.

Ipuinean, zaintza sare oparoaz gozatzen duen ume baten abenturak kontatzen dira giro atseginean, arrazakeria eta familia ereduak jorratzeko parada eskaintzeko.

Elkarteak adierazi duenez «haur ahalik eta gehienetara iristeko asmoz, Bidasoaldeako udal liburutegi eta eskoletan banatu genituen 50 ale. Harrera oso ona izan zuen ipuinak, eta horrek bigarren argitalpen bat egiteko indarra eman zigun, kasu honetan gure kasa. Ipuinaren mezua hedatzen jarraitzeko desioa genuen eta horretan dihardugu».

Behar bati erantzuteko irrikak ernaldu zuen ipuina munduratzeko ideia eta orain bide beretik jarraitzea da asmoa. 'Familian asko gara' ipuina ondorengo lekuetan dago salgai: Labore Txingudi denda (Irun); Maddi sormena-Ileapaindegi/boutika- (Irun); Hontza liburu denda (Donosti); Txara denda (Arroa behea, Zestoa) eta Garoa liburu denda (Zarautz). Horretaz gain, elkartearen webgunean online bertsioa ere aurki daiteke.

Kaleratutako ipuina, noski, ez da Ara!Gorputz proiektuaren lehena. 2018an sortu zen eta ordutik gorputza erdigunean jarri eta «bizitza sostengatzeko beharrizanak» izan dituzte abiapuntu «desioa eta jakintza era kolektiboan» sortzeko. Besteak beste hilerokoa bezalako prozesuen behaketa eginez emakumeen ongizatea bilatzen saiatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arrazakeria eta familia ereduak jorratzeko ipuina

Arrazakeria eta familia ereduak jorratzeko ipuina