Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Antzinaroko euskal enborreko Hegoaldeko pertsona izenak aletzen dituen lana

Luis Mari Zaldua Etxabe hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak 'Antzinaroko euskal sustraiko jende izenak: Hegoaldea' ikerlana aurkeztuko du gaur

J. A.

Asteazkena, 26 azaroa 2025, 08:07

Comenta

Luis Mari Zaldua Etxabe hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak ikerlan berria ondu du, 'Antzinaroko euskal sustraiko jende izenak: Hegoaldea' izenekoa. Euskaltzaindiak azaldu duenez, ikerlan berrian (aurreko hirurak ere euskararen akademiarekin argitaratu zituen «zeresana sortuz»), Antzinaroko euskal enborreko Hegoaldeko pertsona izenak aletu ditu ikerlariak (Belteso, Narhunges, Ummesahar...). Horrekin, Aturri, Aragoi, Ebro eta Barbadun ibaiek inguratzen duten barrutian, hau da, egungo Euskal Herrian, bide dauden aro aldaketaren garaiko (protohistoriako) euskal mintzairaren aztarnen miaketa amaitutzat ematen du, «oraingoz, behintzat». Gaur aurkeztuko du Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan 19:00etatik aurrera. «Ez da aurkezpen arrunta izango, hitzaldi erakoa baizik», aurreratu dute.

Galdera jakin batek akuilatzen du ikerlaria aspalditik: izen berezien corpus urri batekin, iragan denboretako mintzaira baten nolakotasuna azal ahal daiteke? Ideia horri eutsiz eta onomastikaren eskutik, protohistoriako euskal mintzairaren arrastoen bila ibili da azken urteotan, temati ibili ere. Honela adierazten du Zalduak azken urteotan eginiko bideak emandakoa: «Banaka hartuta, aztarna horietan atzemandako tasunak ez dira adierazle erabakigarriak, ez dute hizkuntzaren izaeraren irudi gardena sortzen; baina, batera hartuz gero, guztien artean, aro aldaketaren garaian, Euskal Herriko eremu zabal batean erabilitako –Akitaniakoaren eta Ebro ibaiaren arrokoaren alor bereko– euskal mintzairaren berri ematen dute, neurri txiki batean, adierazi du ikerlariak».

Egileak badaki onomastika zeharkako iturria dela sasoi bateko mintzairak ikertzeko. Alabaina, ez da egia txikiagoa, argigarriagoak izango diren aurkikuntza berriak egin bitartean, ez dagoela beste azterbiderik. Bere ustez, «gauden mendeko hogeiko hamarkadako lehen urteok txit oparoak izan dira Antzinaroko hizkuntza aztarrenen aurkikuntzei dagoztenetan: 'Errezu eta Ziraukiko arak' (2021), 'Irulegiko eskua' (2021), 'Larunbeko aldareñoa' (2022), 'Lanzko meategiko idazkuna' (2022). Mitxelenak 1961ean iragarri bezala, aurkiberri horiek guztiak Nafarroan egin dira; ez da mirestekoa, ez da halabeharra. Batzuek Antzinaroko euskal hizkuntzarekin duten esteka bistakoa da. Beste batzuena, aldiz, ez da agerikoa; duda-mudazkoa ere esango nuke. Denborak ekarriko dizkigu gauzak eskuetara».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antzinaroko euskal enborreko Hegoaldeko pertsona izenak aletzen dituen lana

Antzinaroko euskal enborreko Hegoaldeko pertsona izenak aletzen dituen lana