

Secciones
Servicios
Destacamos
Familia bakoitzak bere istorioak ditu eta ohikoa da elkartzean, bazkalosteetan edo kafe baten bueltan horiek oroitzea. Hala izan da Alaitz Melgar Agirre idazlearen kasuan ere «amama Josefaren» bizitzarekin,baina Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak goraipatu bezala, «denok ez dugu hortik liburu bat idazteko» grina ateratzen. Melgarrek pausoa eman zuen iaz, Tene Mujika bekaren deialdira aurkeztu eta azken urtean 'Josefa, neskame' saiakera ondu du.
Josefa Agirre 1927an jaio zen Azpeitian eta agerraldian Melgarrek azaldu zuenez 12 urte zituela Gasteizera neskame lan egitera joan zen. «Antzeko lanetan ibili zen, leku batetik bestera, eta horrek seguru aski nortasun konplexua izatera behartu edo eragin zion». Istorio hori familian betidanik izan eta amarekin sukaldean hainbat solasaldi izan zituen. «Horrek nire buruan eta imajinazioan istorio bat sortu zuen eta beti pentsatu izan dut eleberri bat idaztea», adierazi zuen aurkezpenean.
Istorioa kontatzea eta liburua idazteko bidea, hala ere, askoz ere konplikatuagoa izan da. Batetik, Josefaren bizitzari buruz xehetasun gutxi zekizkiten, amonak ez baitzuen informazio gehiegi elkarbanatu bizi zen bitartean; eta, bestetik, iturri ofizialetara jotzean emaitzak ere oso urriak izan ziren. «Urte oso konplikatua izan da, erronka handia izan da ikerketa egitea. Amama 2020an hil zen 93 urterekin, betidanik elkarrekin egon gara, baina ez zuen sekula ezer kontatu, familian oso datu gutxi genituen hasieratik», azaldu duen Melgarrek.
Egilea: Alaitz Melgar Agirre.
Argitaletxea: Elkar.
Estiloa: Saiakera.
Orrialdeak: 268.
Prezioa: 23 euro.
«Ez erroldetan, ez dokumentu ofizialetan oro har» amonaren arrastorik ez aurkitze horretan, «bi inflexio puntu» izan zituen egileak. Batetik, planteamendua «ez fikziozko» lan bat egitea zenez egileak ez zuen hanka sartu edo gezurrik esan nahi. «Obsesionatuta nengoen dokumentu ofizialak aurkitzearekin. Desesperatuta nengoen». Hala, Nerea Aresti eta Miren Llona historialariekin izandako elkarrizketak beste bide bat ireki zion. «Esan zidaten normala zela ezer ez topatzea emakume horiek beti egon direlako isilik. Beste ikuspegi bat behar nuela, beste metodologia batetik egin beharko nukeela».
Era berean, Mendigurenekin izandako elkarrizketa ekarri du gogora. «Ikerketa bidaia bera kontatzea interesgarria izan zitekeela esan zidan». Froga enpiriko desiratu horien faltan, aholku hori eta Pikara Magazine aldizkarian Itzea Goikoleak argitaratutako artikulua edo Maddi Ane Txoperenaren 'Ene baitan bizi da' eleberria -«egitura gustatu zitzaidan»- oso lagungarri izan direla aipatu zuen.
Azken emaitzan irakurleak Josefaren istorioa aurkitzeaz gain, paraleloki Melgarrek frogak nola aurkitu dituen jasoko du. Era horretarako, Mendigurenek esan bezala, «ahotsik gabeko jende asko» ordezkatzen du saiakera, «neskametzan jende asko aritu delako».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.