Borrar
Alex Gurrutxaga zarauztarra. galtzagorri elkartea
Alex Gurrutxagak irabazi du euskarazko saiakerari emandako Euskari Saria

Alex Gurrutxagak irabazi du euskarazko saiakerari emandako Euskari Saria

Alberdaniak argitaratutako 'Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria' liburuagatik eman diote

jan echevarría

bilbo

Miércoles, 20 de octubre 2021

Aurreko astean Euskadi Literatura Sarien lehenengo irabazleak ezagutu genituen, eta, asteazken honetan, falta ziren kategorietakoen garaileen berri eman du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Bilboko Azkuna Zentroan antolatutako ekitaldian. Horiek horrela, Saiakera Euskaraz modalitatean, Alex Gurrutxaga Muxika saritu dute, 'Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria' (Alberdania) lanagatik. Epaimahaiaren arabera, lan horrek «ekarpen handia egiten du Xabier Lete poetaren eta bere obraren inguruan. Gure poeta handienetako bat ezagutzeko aukera ematen du, bere ideiak publiko egiten ditu, eta, gainera, bere kantagintza eta kontzertuak lotzen ditu garai horretako giroa eta pentsamenduarekin», dio Juan Ramon Makusok, Patxi Juaristik, Aitor Zuberogoitiak, Amaia Bacigalupek eta Katixa Agirrek osatutako taldeak.

Azaldu dutenez, «Alex Gurrutxagaren lana Xabier Leteren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzeko gonbita bat da, bere heriotzaren 10. urteurrenean. Xabierren poemak irakurtzeko edo berrirakurtzeko gonbita bai, eta, aldi berean, oparia, Xabier Lete eta haren poesia maite dutenentzat bezala, Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat».

Ildo berean, esan dute «eduki akademikoa ondo landua dela eta euskal kultura, euskal literatura eta historia ere txertatu ditu. Ideiak eta pentsamenduaren aldetik egindako ekarpena bikaina da. Erabilitako estilo bizia eta arinarekin, liburu honen irakurketak gatibatzen zaitu».

Baina nor da gaur saritu duten Alexander Gurrutxaga Muxika? 1988an Zarautzen jaiotako doktorea da euskal literaturan, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Euskal Filologia eta Literatura Konparatua ikasi zituen, eta Lourdes Otaegi irakaslearen zuzendaritzapean eskuratu zuen doktoretza, 'Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa bat' izeneko tesiarekin. Xabier Leteren eta Lourdes Iriondoren artxiboa aztertu eta katalogatu zuen, eta 2012-2021 bitartean EHUko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa talde kontsolidatuko kidea izan da.

Hori nahikoa ez balitz, artikulu ezberdinak argitaratu ditu, besteak beste, euskal poesiaz, memoria historikoaz, eta haur eta gazte literaturaz. Dibulgazio eremuan, literatur kritikari gisa kolaboratu du, hala hitzaldi-solasaldi formatuan nola artikuluak argitaratuz (Berria, Erlea, Euskadi Irratia, etab.), eta Txori kantazale proiektua gauzatu berri du Joana Otxoa de Alaizarekin (Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria). Literatura Unibertsala (Batxilergoa 1) testuliburuaren egileetako bat da, '100 euskal sinbolo' liburua itzuli zuen, eta, orain, Eukadi Literatura Saria irabazi du Saiakera Euskaraz modalitatean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alex Gurrutxagak irabazi du euskarazko saiakerari emandako Euskari Saria