Agustin Zubikarai saria martxan da

Agustin Zubikarai idazlea Azpeitiko Bastida alkatearengandik sari bat jasotzen. /Gil Pepe / DV
Agustin Zubikarai idazlea Azpeitiko Bastida alkatearengandik sari bat jasotzen. / Gil Pepe / DV

Ondarroako Udalak eta Elkar Argitaletxeak antolatzen duten literatur sormen lehiaketara proposamenak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Jatorrizkoak eta euskaraz sorturiko proiektuak aurkeztu ahal izango dira, urtero bezala, Ondarroako Udalak eta Elkar Argitaletxeak sustatzen duten literatur sormen lehiaketara.

Behin bakarrik parte hartu ahal izango da bertan, eta irailaren 30arte mrey@ondarroa.eus helbidera bidali ahal izango diren proposamenak, ondorengo elementu hauek ezinbestekoak direlarik: bi mila eta sei mila karaktere bitarteko azalpena, hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitarteko lagina (zati bakarra osatzen duena) eta, azkenik, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua.

6.000 euroko dirusaria norentzat izango den Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatzen duten epaimahaiak ebatziko du, irabazleak idatzia Ondarroako Udalari helarazteko urte oso bat izango duelarik. Gutxienez 150.000 karaktere izan beharko ditu azken emaitzak, eta jabetza egilearena izango da. Alabaina, lan horrek ezingo du beste inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aurretik ez eta ondoren ere, argitaratu osteko sariak izan ezik. Elkar argitaletxeak argitaratuko du idazlana, epaimahaiak onespena ematen duenetik hiru hilabeteko epean, eta bertan bekaren aipamena egingo da nahitaez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Ondarroako Udaleko euskara zerbitzuan (94 683 36 68 - mrey@ondarroa.eus) edo Elkar argitaletxean: 943 31 02 67 liburuak@elkar.eus