Borrar
Abian da haur eta gazteei bideratutako ilustrazio eta ipuin-lehiaketaren 17. edizioa

Abian da haur eta gazteei bideratutako ilustrazio eta ipuin-lehiaketaren 17. edizioa

Aurreko urteetan bezala adinaren arabera hiru modalitate antolatu dira eta guztietan lanak jasotzeko azken eguna martxoaren 21a izango da

DV

Jueves, 30 de enero 2025, 14:38

Elkar Fundazioak haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko antolatzen duen ilustrazio eta ipuin-lehiaketaren 17. edizioa aurkeztu du. Aurreko urteetan bezala, 2025ko ekimenari begira ere, adinaren arabera hiru modalitate antolatu dira eta guztietan lanak jasotzeko azken eguna martxoaren 21a izango da.

Haur Hezkuntzako 4. mailatik hasita Lehen Hezkuntzako 4. maila arte 'Zer jango du oiloak' ipuina ilustratu beharko dute. A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira eta margo mota eta teknika guztiak onartuko dira. Adin diferentzia nabarmena denez, hiru azpi atal egongo dira lehen deialdi honetan: A maila, HH 4 eta 5; B maila, LH 1 eta 2; eta C maila, LH 3 eta 4.

Bestetik, Lehen Hezkuntzako 5. mailako haurretatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara Belatz-ek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute. Oinarrietan zehaztuta dagoenez ordenagailuz eta euskaraz idatziak izan beharko dute eta orrialde bakarrean. Gehiagotan aurkeztuz gero ez da onartuko. Kasu honetan ere bi kurtsok osatuko dute maila bakoitza: LH 5 eta 6, batetik; eta DBH 1 eta 2, bestetik.

Azkenik, DBH 3 eta 4. mailako ikasleek atal bakarrean lehiatuko dira. Belatz-ek hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (piratak) komikia hasieratik sortzea da erronka, A4 tamainako orrialde batean aurkeztuta.

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sari ederrez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango dira ere. Oinarri eta xehetasun guztiak lehiaketaren webgunean irakur daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abian da haur eta gazteei bideratutako ilustrazio eta ipuin-lehiaketaren 17. edizioa