'Gizajoen katalogoa' egin du Joxean Agirrek

'Gizajoen katalogoa' egin du Joxean Agirrek

Autofikziotik ere badu eleberriak pixka bat, eta gainera protagonistetako batek Joxean Agirre du izena

F. IBARGUTXIdonostia

Joxean Agirrek (Azpeitia, 1949) beste nobela bat plazaratu du, Gizajoen katalogoa. Gizonezko protagonistak liburu-denda bateko jubilatuak nobela bat idatzi nahi du, bera joaten den literatura-tailerreko irakasle emakumezkoak hartarako dohainak dituela esan diolako. Halaxe, idazlegaia bere gizajo gogokoenen galeria bat biltzen hasten da, bere kutun haien pasadizoekin ganorazko zerbait egingo duelakoan; horrekin batera, bere emaztearen eta alabaren istorioak kontatzen ditu, elkarri beren maitaleei buruzko konfidentziak egiten ibiltzen direnak, eta baita emaztearen ahizparekin duen harremana ere.

Autofikziotik ere badu eleberriak pixka bat, eta gainera protagonistetako batek Joxean Agirre du izena. Lehenbiziko aldia da azpeitiar idazlea autofikzioarekin jolastea erabakitzen duena. Azken urteotan oso emankor dabil: 2003an Romain zen bere izena eleberria atera zuen eta harrezkero beste lau.

Ohi bezala, erotismoa da liburuaren ardatzetako bat. Beste bat, mendekotasuna; idazteak sortzen duen mendekotasuna. Bestalde, Agirrek adierazi du komedia tonuan idatzi nahi izan duela istorioa, eta irakurleak ere era hartara jaso beharko lukeela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos