Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iker Burguera ‘Arbi’-ren hainbat bertsio inguruan dituela.
«Liburu digitala eta paperezko liburua juntatu nahi izan ditut»

«Liburu digitala eta paperezko liburua juntatu nahi izan ditut»

Errealitate handituaren erabilerari esker pertsonaia animatuak dituen ‘Arbi eta Drako herensugea’ ipuina sortu eta argitaratu du Iker Burguera Telekomunikazio ingeniari legazpiarrak, bederatzi hizkuntzatan

nerea azurmendi

Domingo, 26 de abril 2015, 12:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Drako herensugea, Arbi zalduna, Bizkor dortoka, Arin katua eta Mutur txakurra haur txikientzako ipuin bateko pertsonaia arruntak izango lirateke, liburua tableta edo smartphone batekin irakurtzean begien aurrean hegan, saltoka edo korrika hasiko ez balira. Hori da hain zuzen errealitate handitu edo areagotua baliatuz Iker Burguera (Legazpi, 1968) Telekomunikazio ingeniariak argitaratu duen liburuan gertatzen dena.

Nolatan teleko bat haurrentzako liburu bat egiten? Ez zu zerikusirik ez zure ikasketekin, ezta zure lanarekin ere.

Ez, Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi nuen MUko Goi Eskola Politeknikoan eta ondoren tesia Suediako Linköping Unibertsitatean egin nuen. Orain Ampon egiten dut lan, informatika departamentuko arduraduna naiz. Proiektu honek nire ekintzaile espirituarekin du zerikusia. Saltsero samarra naiz, alegia, eta zerbait berria egiteko grina neukan. Zerbait egin nahi nuen aditua ez naizen alor batean nire ezagutzak aplikatzeko. Nire buruari hori egiteko gauza nintzela demostratzeko erronka polita iruditu zitzaidan liburu bat egitea.

Alor ezezagun asko zeneuzkan aukeran. Zergatik haurrentzako liburu bat?

Hasieran, menderatzen dudan teknika baliatuz, errealitate areagotua alegia, marketinarekin erlazionatu zerbait egitea pentsatu nuen, baina ez ninduen asko motibatzen. Gehiago erakarri ninduen liburu bat idazteak iragarkiak egiteak baino.

Paperezko liburuak azalean daraman AR book horrek adierazten du Arbi eta Drako herensugea ez dela liburu arrunta. Hobe esanda, ez dela soilik liburu bat.

Ez, liburua irakurtzeko beste modu bat da. Badaude, nolabait esateko, bi mundu. Batetik, betidanik ezagutzen dugun liburu fisikoa, aurrean jarri eta orrialdeak pasatzen dituzuna. Gero daude liburu digitalak, ebookak. Nik nahi nituen bi mundu horiek juntatu teknologia berrien bitartez, proiektua garatzen hasi nintzen eta azkenean produktu hau atera da.

Produktua liburu bat baino gehiago da. Zer da, zehazki?

Lehenik eta behin, taldean lan egitearen garrantzia azpimarratzen duen istorio bat kontatzen duen liburu bat, haurrei zuzendua eta ilustrazioz betea. Bere horretan irakur daiteke, beste edozein liburu izango balitz bezala. Baina, berez, esperientziaz bere osotasunean gozatzeko, pack osoa behar da. Liburua erosi egin behar duzu, baina errealitate handitu edo areagotuko efektua lortzeko aplikazioa doan deskargatzen da. Zure gailuak Android badauka, Google Playen; iPhone eta iPadetarako, berriz, Apple Storen.

Eta orduan, zer gertatzen da?

Liburua tabletarekin edo telefonoarekin enfokatzen duzunean marrazkiak hiru dimentsiotan mugitzen ikusten dituzu.

Dena zeuk egin duzu?

Kontzeptuaren garapena, ipuina eta programazio lana; hau da, teknologiarekin eta idazketarekin zerikusia duten lanak neronek egin ditut bai, baina beste gauza batzuetarako jende askoren laguntza izan dut. Esate baterako, ilustrazioetarako. Ni oso txarra naiz horretan, eta marrazkilari bat kontratatu behar izan dut. Estudio handietarako lan egin izan duen ilustratzaile argentinar bat da, Tony Ganem.

Lan bikaina egin du.

Bai, oso pozik nago emaitzarekin.

Gauzak konplikatzen ez zara gero atzean gelditu... Bederatzi hizkuntzatan eros daiteke liburua: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, txineraz, japonieraz, italieraz, suedieraz eta alemanez. Nola moldatu zara itzulpenekin?

Bai, hizkuntza asko dira, baina garrantzitsua iruditzen zitzaidan ahalik eta jende gehienarengana heltzea. Itzulpenei dagokienez, itzultzaileak ere kontratatu egin behar izan ditut. Testu asko ez denez, nahiko modu onean atera zaizkit...

Laguntzaren bat izan duzu proiektua aurrera ateratzeko?

Ez, neronek finantzatu dut.

Denboraz gain, beraz, dirua ere zeuk jarri duzu. Zenbat denbora daramazu proiektuarekin?

Ideia aurretik neukan buruan bueltaka, baina aurreko urtean hasi nintzen. Beldurrez edo, ez nintzen deziditzen, eta halako batean esan nuen egin egin behar nuela, eta listo. Iazko irailean hasi nintzen, eta aurtengo Errege egunerako salgai zegoen liburua.

Saltzeaz ere zeu ari zara arduratzen? Nola organizatzen da horrelako produktu baten banaketa eta salmenta?

Bai, neu ari naiz, eta horixe da alegia parterik zailena. Batek esan zuen gizona izateko zuhaitz bat landatu behar zela, seme edo alaba bat izan eta liburu bat idatzi. Eta beste batek esan zion hori baino zailagoa zela zuhaitza ureztatzea, seme-alabak heztea eta liburua saltzea. Bigarrenak zeukan arrazoia... Ni liburu fisikoa Amazon bitartez ari naiz saltzen. Aplikazioa, esan bezala, dohainik deskargatu daiteke.

Bestela posible izango zenuke bederatzi hizkuntzatan dagoen liburu bat inprimatu eta banatzea?

Ez, ezinezkoa izango litzateke erabat. Amazonek ahalbidetzen du on demand edo eskaerapeko inpresioa. Hori dela eta, zeuk liburua erosten duzu, inprimatzen dizute aukeratu duzun hizkuntzan eta etxean jasotzen duzu. Nirea bezalako proiektu txikientzat oso irtenbide erosoa da.

Ari da mugitzen?

Esan bezala, oso konplikatua da, baina ari da pixka bat mugitzen, bai. Komentario onen bat Amazonen ez litzaidake batere gaizki etorriko, baina liburua ez dago geldirik.

Eta zu? Zure buruari jarritako erronka gaindituta, utzi dituzu ia alde batera Arbi, Drako eta gainerakoak?

Ez, orain ahotsa jartzen ari naiz. Dagoen moduan, irakurriko duen pertsona bat behar da. Nahi dudana da irudiak ikusten diren bezala tabletean ipuina entzutea. Gaztelaniazkoa grabatuta daukat, euskarazkoarekin eta ingelezkoarekin nabil orain. App-a eguneratzea nahikoa izango da hobekuntza hori izateko.

Azken urteetan paperetik digitalerako jauzia egin dute liburu askok. Zer dela eta egin duzu zuk digitaletik papererakoa?

Ohitura onak ez direlako galdu behar, eta betiko liburua oso gogoko dudalako. Esan bezala, bi mundu horiek juntatu nahi nituen, gauzak ez direlako zuriak edo beltzak, batak edo zeroak... Nik uste dut fisikoa eta digitala ez daudela kontrajarrita. Osagarriak direla uste dut, elkar aberasten dutela, eta hori oso argi ikusten da honelako produktuetan. Biak batera bakoitza bere aldetik baino askoz hobeak dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios