Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

XVII eta XVIII. mendeetako euskarari buruzko liburua plazaratzera doa Euskaltzaindia

Juan Madariaga historialari nafarrak egindako lana da

PPLL

Martes, 11 de noviembre 2014, 10:45

Juan Madariaga Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslearen Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII aurkeztuko du Euskaltzaindiak ostiral honetan. Goizeko 11:30ean izango da, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, Akademiaren XIX. Jagon Jardunaldien barruan. Goiz osoan zehar egingo da jardunaldi hori, Euskararen eta biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan gaiaren inguruan.

Liburua, euskararen historia soziolinguistikoa jorratzen duen Etxeberri bildumaren barruan argitaratu du Akademiak, eta 5. zenbakia da. Hau dio hitzaurrean Lionel Joly Euskaltzaindiaren Euskararen Historia Soziala egitasmoko kideak: «Liburua historialari baten lana da. Hainbat kasutan soziolinguistikaren kontzeptuak agertzen badira ere liburuan zehar, aurkezpena bera ez da kontzeptu soziolinguistikoen arabera antolatu, nahiz eta liburuaren azken zatian Juan Madariagak diglosiari buruzko azterketa bat egiten duen. Normalean kontzeptu soziolinguistikoak agertzen direnean, autorearen arrazoibide historikoa indartzeko da, eta orokorrean kontzeptu horiek haien zentzu zabalduenean erabiltzen dira».

Martxan da Mariano Izeta bertso sariketaren seigarren edizioa. Azaroaren 14an hiru kanporaketa egingo dira, Arbizu, Iruñea eta Arribe-Atallun, eta 21ean finala jokatuko da, Elizondon.

Bi urtetik behin egiten da Mariano Izeta sariketa, 1915ean jaio eta 2001ean hil zen Elizondoko euskaltzalearen omenez. Aurten indartuta dator bertso sariketa, inoizko parte-hartzaile kopururik handiena izanen baitu, guztira hemezortzi bertsolari ariko direlarik. Horren ondorioz, lau saio izango ditu aurtengo edizioak, hiru kanporaketa eta, ohi denez, Elizondon jokatuko den finala.

Hiru kanporaketak, azaroaren 14an jokatuko dira, Arbizu, Iruñea eta Arribe-Atallun. Arribe eta Iruñeko saioak 20etan jokatuko dira eta Arbizukoa, berriz, 21:30ean. Kanporaketak merendu batekin lagunduta egongo dira eta sarrera librea da.

Nafarroako Bertsozale Elkartea da Izeta sariketaren antolatzailea, Baztango udalaren laguntzaz. Hauek izan dira orain arteko irabazleak:_Elizondoko Jon Barberena, Iruñeko Oier Lakuntza, Gartzaingo Jon Elizetxe, Iruritako Iñaki Aleman eta Aurizko Aimar Karrika.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco XVII eta XVIII. mendeetako euskarari buruzko liburua plazaratzera doa Euskaltzaindia