Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Iragan edizioko irudiak. Zinebilera.eus
Lekeitioko Euskal Zine Bilerako lehiaketara lanak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da

Lekeitioko Euskal Zine Bilerako lehiaketara lanak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da

Deialdira aurkezten diren lanen artean 20 izango dira aukeratuak lehiaketa parte hartzeko; azaroaren 23tik 30era ospatuko da aurten

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 15 de septiembre 2019, 11:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lekeitioko 42. Euskal Zine Bilerako lehiaketara proposamenak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da, eta antolatzaileek parte hartzeko gonbidapena zabaldu die beste behin film sortzaile, artista eta zinemagile guztiei.

Euskal Zine Bilera euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, euskal ikus-entzunezkoen erreferente bilakatuz. Deialdira aurkezten diren lanen artean 20 izango dira aukeratuak lehiaketan parte hartzeko eta, egindako lana eskertzeko helburuarekin, 20 egileok 200na euro jasoko dute.

Sariei dagokienez, Zuzendaritza onenak 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra irabaziko ditu, Gidoi onenak 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra, Film onenak 1.900 euro eta Urrezko Antzarra eta Ikusleen sariaren irabazleak 750 euro eta Zilarrezko Antzarra.

Bestalde, Euskal Zine Bilerak Benito Ansola Sariaren bosgarren deialdia antolatu du, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizteko. 18 eta 36 urte arteko ekoizle gazteen lanak sustatzea dauka helburu sariak eta irabazleak 3.000 euro jasoko ditu proiektua ekoizteko. Lanak aurkezteko epea irailaren 20ra arte luzatu da.

Lekeitioko 42. Euskal zine Bilera

Aurreko urteko edizio berritzailearen ondoren, aurtengoan bere zutabeak sendotzen jarraituko du zine bilerak. Lekeitioko Euskal Zine Bilerak bere 42. edizioa ospatuko du aurten azaroaren 23tik 30era bitartean. Euskara eta zinema batzen dituen jaialdiak, Euskal Herriko ikus-entzunezko sektorearen atal ezberdinak bilduko ditu, berriz ere, zinemako profesional eta zaleak biltzeko gunea eraikiz.

40 + 1. edizioan sortutako Branka, Ganbara eta Zerumuga atalak indarberrituko dira, ikus-entzunezko lanen iragana, orainaldia eta etorkizuna lotuko dituzten espazioak finkatuz. Era berean, 42. jaialdiak euskal ikus-entzunezkoaren arlo profesional eta ez-profesionalak landuko ditu, horretarako hainbat jarduera bultzatuz: sektorearekin harremanak lantzeko hitzaldiak eta lantegiak, herriko ondarea osatzen duten irudiak berpizteko ekimenak, ikas komunitateen baitan antolatutako animazio lantegietan edota omendutako figura eta ekimenei eskainitako atzera begirakoak eta, noski, jada historikoa den ikus-entzunezko lanen lehiaketa.

Euskarazko zinemaren presentzia indartzeko helburua duen jaialdia da Euskal Zine Bilera: egin diren, egiten ari diren eta egingo diren euskarazko filmen eztabaidarako eta ikuskaketarako bilgunea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios