Beñat Astiz, hamarreko txikian Julen Zelaietarekin.
2023ko Nafarroako Bertso Txapelketa

Leitzan izango da azken final-laurdena

Larunbateko saioaren ostean jakingo da finalaurrekoetara igaroko diren 18 bertsolariak

J. A.

Viernes, 20 de octubre 2023, 12:43

Pasa den aste bukaeran bi saio izan ostean, 2023ko Nafarroako Bertso Txapelketak 'normaltasuna' berreskuratuko du honetan. Larunbatean, urriak 21, izango da laugarren final-laurdeneko lehia Leitzako Herri Aretoan 17:30ean. Saiorako sarrerak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian, eta saioetan bertan ere salduko dira leihatilan, 16:00etatik aurrera.

Publicidad

2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen saioa Iruritan lehiatu zen eta Sarai Robles nagusitu zen 354 puntu eskuratuta eta, hortaz, azaroaren 4an Altsasun jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela lortu zuen.

Lekukoa hartu zion Vianako lehiak, Julio Soto buru izan zuenak 380 punturekin eta orain arte Uharteko Arte Garaikideko Zentroko saioa izan da, Joanes Illarregi nagusitu zena 384,5 punturekin. Azken bi hauek azaroaren 11n Agoitzen eta 19an Lesakan jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela lortu zuten, gainera. Hala, sailkapen nagusia honela da: Joanes Illarregi (384.5 puntu), Julio Soto (380), Xabat Illarregi (377.5), Sarai Robles (354), Ekhiñe Zapiain (338), Saioa Alkaiza (333), Idoia Granizo (328,5), Eki Mateorena (324), Ekain Alegre (324), Eneko Fernandez (320,5), Julen Zelaieta (315), Mikel Lasarte (312), Beñat Astiz (305), Urko Gartzia (300), Patxi Castillo (294), Egoitz Gorosterrazu (291,5), Aitor Irastortza (287) eta Ainara Ieregi (261).

Azken final-laurdena

Hala, final-laurdenetako azken saioa izango da Leitzakoa. Orduan jakingo da zein 18 bertsolari igaroko diren hiru finalaurrekoetara. Azkenik, abenduaren 2an jarriko zaio azken puntua txapelketari, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalarekin. Orduan izendatuko da 2023ko Nafarroako txapelduna.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad