Leitzako bordarik zaharrena: Franki

Bi erresumen arteko mugan zegoen eremuari esaten zitzaion 'Franquia'. Zergetatik libre egoten zen

Manuel Lasarte bertsolari handia, sortetxearen aurrean./
Manuel Lasarte bertsolari handia, sortetxearen aurrean.
PATZIKU PERURENA

Izanen dira hogeitamar urte Leitzako udal artxiboan beste kontu batzuen bila nabilela 1505eko eskuizkribu honekin topo egin nuela. 'Sentencia sobre el Campo de Franquia dada por la Jurisdición de Castilla y Navarra. El original esta en el archibo de Villafranca'. Gipuzkoakoan, alegia.

Frankilurra, 1505

Zer zen Frankilur hori? Bada, bi erresuma zaharren mugan, zerga guzietatik libre gelditzen zen lur pusketa, batez ere batetik besterako ganadua edukitzeko. Zortzi orrialde ditu Leitzako eskuizkribuak, eta honela hasten da: «fallamos... que el Campo, como plaza que se ffaze entre el Rio maior llamado Olasau, que deziende para el Valle y Herrerías de Leizaran, y el Rio pequeño llamado Esquibar lasa, que abaja de Navarra e llega fasta una aia que esta enzima de donde pareze que antiguamente hubo Herreria... lugar de Leiza».

Horrek esan nahi du gaur Franki erreka dena, orduan Eskibar latsa zela beheraino; eta gaur Leitzaran erreka dena, Olaso erreka, izen bereko burniola zaharretik hartua, egungo Olaso baserriak bezalaxe.

Bi erreka horiek batetik, eta bestetik muga hauxe zuen Frankilurrak: «...comenzando de donde se juntan los dichos dos Rios de Olasau y Esquibar lasa et de ai a donde los behedores incaron un palo et de alli a dar a una aia demochada, et de alli a donde corttaron un Roble por medio et pusieron una Cruz por mojon, y de alli en treintta y quatro estados en un Roble que pusieron por mojon et le señalaron, et de alli a ochenta estados a otro Roble pequeño, et de alli a la Cumbre et al terreno llamado Arrain donde pusieron una Cruz, los quales dichos limites et señales ponemos et nonbramos por mojones de entre los dichos Reinos tierra de Berastegui y Elduaien, y Leiza para agora y para siempre jamas...».

Muga horiez barrengoa zen Frankilurra, eta hauxe zuen xede: «...ansí yendo a pie como Cabalgando, e con bestias Cargadas, e barras, e con Carros, e ganados maiores y menores, sin que por pasar por el dicho Campo puedan ser presos calumniados ni prendidos ni se les pueda llevar inposizion, esaczion tributo, nin otro alguno deziendo que pasan por tierra de Reino estraño...».

Esan gabe doa, zerga eta isun guzietatik libre zeneko lur mutur sonatu horrek, menderik mende izandako inportantzia, erreinu batetik besterako pasabidean.

Franki baserria, 1614koa

Hori 1505eko Frankilurra. Baina noiz egina ote da Franki baserria, izena, hain xuxen aspaldiko frankilur zaharrari zor diona? Laster ikusiko nola aitortzen duen egileak berak. Leitzako bordariak auzitan zebiltzan aspalditik, eta 1674 urtean honako lauok altxatu ziren tinko, beren eskubideen alde: Joxepe Zabaleta Gorrizkoa, Martin Arozena Mintorrolakoa, Bernart Intxauspe Urbietazarrekoa (egun Arozmendi), eta Joanes Lazkano Sorobarrengoa. Eta guzien aldeko argudiorik sendoena, honelaxe jaso zuen Juan Antonio Salcedo prokuradoreak: «que de estos veinte y tres años y mas a esta parte, de continua residencia viven en las dichas bordas; y asi bien Franco. de Lasarte vezino de la dicha villa vive de continua resdiencia en estos sesenta y mas años en una borda que hizieron él y su padre en los terminos de la villa llamada Franquia». Horrek esan nahi du, gutxienez 1614 alderako egina zela, Manuel Lasarte bertsolari haundiaren sortetxea: Franki. Oraingoz ez dut aurkitu borda zaharragorik Leitzan. Baina ez da horretan bukatzen prokuradoreak Frankiko bordariaren alde egin zuen defentsa:

«y asi bien biviendo y avitando en la dicha borda a ejercido los oficios de alcalde y regidor de ella y sin que por esto falten a la asistencia de lo necesario en la dicha villa como vecinos suyos, y no se les puede proibir ni mandar el que bayan mis partes contra su volundad a bivir y residir dentro de la dicha villa por ser contra la libertad natural y libre facultad con que fabricaron las dichas bordas como es cierto y lo diran y especificaran los testigos».

Horixe izan baitzen kezkarik larriena Leitza eta inguruko bordarien sorreran: zergak eta kontuak aisago kontrolatzeko, aginteak ez zuela ikusi nahi herriko etxeetan bestetan bizi zen jenderik. Kontua da, herriko Lebetxe (egun Aurrera K.A.) ezagunarena izan dela Franki, sortzetik beretik gure gurasoen oroitzera arte, eta inork ezin zuela izan garai hartan alkate edo zinegotzi, herriko etxe baten jabe izan gabe, ez eta Patziku Lasarte hark ere, nahiz Frankin bordari bizi.

Hamar urte lehengo, 1664ean, egin zen bordarien aurreneko akordioa Leitzan, bordarik borda, ordurako eginak ziren hamalau bordak aztertuz, eta ordukoan ere Joan Arrarats Gorritzirungoa eta Patziku Lasarte Frankikoa aukeratu zituzten bordarien ordezkari: (...) digeron y propusieron a Joan de Arraras y Francisco de Lasarte asi bien vecinos y vorderos de ella, y los otros sus consortes vorderos, todos los quales digieron que ellos an llevado y llevan pleito riguroso entre los muy ilustrísimos señores alcaldes de la corte mayor deste reino sobre el gozamiento de sus bordas y heredades como an de goçar y otras cosas, por todo lo qual por quitar pesadumbres questiones gastos y dilaciones por via de paz y concordia an tratado de comprometer el dicho pleito y diferencias por esta escritura de compromiso y por transacion».

Eta hara nola hasi zuten azterketa, ohi bezala, bordarik zaharren sonatuen eta urrutienekotik. Ikus 'Leitzalarreko unaiak' liburua (69. orr): zaldiz 70 minutuko bidea omen zen Frankira orduan: «Haviendo ido a la vorda de Franquia y considerado que esta muy lejos y no puede gozar de la dicha villa damos licencia que esté en su borda asta que la dicha villa otra cosa ordene; y por no haber cumplido con la sentencia de antes y haber echo algunas talaciones en los jarales condenamos en quatro ducados para volsa comun. Y puede tomar leña de Arquidiçuri».

Handik hamar urtera berriz aztertuko direla esaten bada ere, sei urte aski izan ziren, Udalak berriz ere bordarien azterraldi berriari ekiteko: «En la endrecera llamada sel de Olasao a primero dia del mes de deciembre del año 1670 ante mi el dicho esno, el señor Lorenzo de Labayen teniente de alcalde de Leiza y Areso recivio juramento en forma de derecho a los dicho arbitros y jueces que con vista de las dichas vordas o caserias, de piezas de tierra, caminos y arboles declaren el agravio que hacen y an echo los dueños de las dichas vordas o caserias (...) siendo testigos Francisco y Miguel Perez de Loyarte naturales de Leiza».

Irusoko ostatua.
Irusoko ostatua.

Atzeneko esaldi horretxek: «declaren el agravio que hacen y an echo los dueños de las dichas vordas o caserias», erakusten du ederki, nola hartua izan zen bordagintza hasiera hartan Leitzan. Horretan sinale zorrotz begiratua izan zela herri barrengo zergen kontrolpe klasikotik ateratzen zen bordarien fenomeno berria. Hara 1670eko datuotan, berriz ere Franki, guzien buru: «Haviendo reconocido la Vorda de Franquia recondenamos en dos ducados por la añadiença della y por haber cortado ciertos robles sin licencia de la dicha villa; y en otros dos ducados por haber pidido ciertos robles para hacer la puente que tiene en la puerta; y a Martin de Lasarte criado de la dicha Borda, por seis pies de robles que a cortado por la parte de Leiça Larrea 24 reales». Gaur bezelaxe, sortze beretik izan zuela dirudi, zubia atetan Franki baserriak.

Amodio ukatua eta hartza

Eta zubia lagun, Nafarroatik Gipuzkoara igaroz, begira Frankin bertan 1655ean gertatutako amodio kontu ukatu honi: «Catalina de Gaztelu vecina de Berastegui, contra Atanasio Lasarte, vecino de Leiza, el cual dio palabra de casamiento a la demandante, en la borda llamada Franquico, término de Leiza». Zenbat holako ixtorio, muga beroko borda famatu zoko iluneko hartan, zenbat!

Eta hara nola harrapatu omen zuen Atanasio horretxek berberak 1662an hartza Iruson, eta nola joan Txatxunera, orduko Udaletxe zaharrera, haren larruarekin herriz herri diru biltzen ibiltzeko baimen eske: «Atanasio de Lasarte vecino de la dicha Villa de Leyza (…) dijo que el dia lunes a la tarde que se contaban tres de el presente mes oyó un ruido de una lechona de su borda en la endrecera llamada Yruso y abiendo llegado a donde estaba el dicho lechon vio que un oso le tenia maltratándole y luego que le vió así le tiró con una escopeta que consigo tenia con dos valas y le acertó y le mató el dicho oso. Suplico a Su Magd. mande que le de testimonio de ello para que pueda andar libremente con el pellejo de el dicho oso».

Historia luzea du hartzaren honek, eta laburtzeko honatx hamasei urteko Martin Lasarte artzai mutilak egindako testigutza: «que estando goardando corderos en la endrecera de Yruso oyó un ruido de una escopeta y luego una boz del presentante deciendo que acudiesen a donde estaba los que se allaban en su borda y con esto este testigo dejando los corderos se fue a donde estaba el dicho presentante y le dijo que abia muerto un oso y que le abia de ayudar a llebar a su borda y con esto le enseño un oso que estaba muerto fresco con su carne y lo llevaron el primer testigo y este testigo a una con el dicho presentante a la dicha vorda y lo despellejaron».

Hasieran itsu itsuan sinistu nizun, baina orain, hogeitamar urteren buruko eskarmentua lagun, hauxe esanen nizuke: 'haragi fresko' hori horrelaxe aipatze hutsak, ederki salatzen duela beste kontu asmatu guzia, sos eder batzuren peskizan. Gauza jakina baita nolatsukoak izaten diren ehiztarien egiak. Baina gaurko turista jende «kultu» hau, holako gauza haundiak sinestera jarria dago, eta seguru nago Xabier Perurenari, Irusoko ostatua hartu berri omen duenari, oraindik haundiagoak asmatuko dizkiotela Leitzalarre guzian barrena, behin sarrera eder hau nik prestatu ondoren, Frankiko zubi mitikoan barrena. On egin Iruson ehiztari, bi erreinu zaharren arteko frankezari! Nere ofizio xelebre hau ere, deus izatekotan, ehiztari ofizioa dela esan bainezake.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos