2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Lehiako hurrengo zita, Erandion

Ander Sarriugarte, Garazi Navarro, Igor Galarza, Imanol Uria, Paule Ixiar Loizaga eta Unai Mendiburu ariko dira kantuan Santurtziko finalaurrerako txartela helburu

J. A.

Sábado, 21 de octubre 2023, 18:02

Igande honetan, urriak 22, Erandioko Merkatu Zaharrean jokatuko da 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Aurrekoetan bezala 17:00etan hasiko da lehia eta Ander Sarriugarte, Garazi Navarro, Igor Galarza, Imanol Uria, Paule Ixiar Loizaga eta Unai Mendiburu ariko dira kantuan eta seikotetik nagusitzen denak finalaurrekoetarako zuzeneko txartela lortuko du, zehazki azaroaren 18an Santurtzin izango dena

Publicidad

Idoia Anzorandiak botatakoekin ariko dira eta seien jarduna baloratzea izango da Ainhoa Arregik, Beñat Romerok, Garazi Mendozak, Graxi Arregik, Iñaki Aurrekoetxeak, eta Mirari Azulak osatutako epaimahaiaren lana. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea arituko da. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko du antolakuntzak igandean bertan, 16:00etan, Merkatu Zaharrean.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, zehazki azaroaren 18an Santurtzin lehiatuko dena. Jada lortu dute beste finalaurrekoetarako txartela Mikel Goirienak, Ibai Amillategik eta Iruri Altzerrekak. Gainerakoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera. Hori bai, aurretik geratzen diren bi final-laurdenak lehiatu arte itxaron beharko dute: urriaren 29an Igorren eta azaroaren 1ean Lekeition.

Une honetan honela da sailkapena: Ibai Amillategi (479 puntu, sailkatuta), Mikel Goiriena (476.5, sailkatuta), Iruri Altzerreka (475, sailkatuta), Bittor Altube (472.5), Josune Aramendi (470), Txaber Altube (461.5), Mikel Retolaza (455), Lurdes Ondaro (453), Araitz Katarain (446), Arkaitz Zipitria (443.5), Garikoitz Sarriugarte (441), Peru Vidal (439), Julen Ibarguengoitia (438.5), Inazio Vidal (436,5), Iker Garitagoitia (434), Iker Uriarte (431), Koldo Muñiz (427.5) eta Izaro Bilbao (383).

Ostean, sailkatuei, finalaurrekoetan batuko zaizkie Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Eta azkenik, abenduaren 2an izango da finala.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad