Urretxuko estreinako bertso-saioko irudi bat.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Lazkao eta Elgoibar, bertso-saioen hurrengo geltoki

Aste-bukaera honetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-zortzirenak izango dira

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 20 de septiembre 2024

Urretxu eta Lasarte-Oria atzean utzita, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bertso-saioen lekukoa hartuko dute aste-bukaera honetan Lazkao eta Elgoibarrek. Larunbat eta igande, hurrenez hurren, final-zortzirenetako hirugarren eta laugarren jarduna izango dira. Bata zein bestea 17:00etan hasiko dira eta sarrerak ohi bezala eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Publicidad

Bietatik lehena Areria aretoak hartuko du eta Beñat Iguaran, Gorka Maiz, Iban Urdangarin, Iñigo Gorostarzu, Julen Zulaika eta Oihana Arana ariko dira kantuan Aizpea Garmendiak jarritako gaien bueltan. Puntu gehien lortzen dituenak urriaren 20an Errenterian izango den final-laurdenetarako txartela lortuko du. Harekin izango dira Beñat Gaztelumendi eta Andoaingo saioko irabazlea, behin final-zortzirenak amaitu ostean puntuazio hurrenkeraren arabera bosgarren, hamargarren eta hamabosgarren sailkatu direnekin batera.

Biharamunean Herriko Antzokian bilduko dira bertsozaleen aurrean Eli Pagola, Eneko Araiztegi, Iñaki Apalategi, Libe Goenaga, Unai Izagirre eta Uxue Fernandez. Oholtzan gidari izango dute Olatz Zuazubiskar eta hark botatakoei erantzun beharko diete. Maila onena ematen duenak urriaren 26an Azkoitian lehiatuko den final-laurdenekoan aritzeko aukera izango du. Oholtzan izango ditu alboan Ane Labaka eta behin final-zortzirenak amaitu ostean puntuazio hurrenkeraren arabera lehen sailkatua, bigarrena, zortzigarrena eta hamahirugarrena.

Epaile, ostera, hauek ariko dira bi saioetan: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad