Joanes Illarregi.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Laugarren saioa Joanes Illarregik irabazita, osatu dira finalaurrekoak

Azaroaren batean hasiko da azken fasea

I. Mendia

Martes, 28 de octubre 2025, 14:44

Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen faseko laugarren eta azken finalaurrekoa Los Arcosen jokatu da aste-bukaera honetan eta Joanes Illarregi nagusitu da 361.5 punturekin. Aurrekoetan bezala -Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Xabat Illarregi Auritzeko, Mutiloako eta Iruritako saioak irabazita, hurrenez hurren- finalerdietarako zuzeneko txartela lortu du eta, azkena zenez, puntuazio hurrenkeraren arabera osatu da 18 bertsolarien zerrenda. Aldaketa bat izan da Saats Karasatorrek uko egin baitio txapelketari.

Publicidad

Aste-bukaeran Los Arcoseko Kultur Etxera bertsozale ugari gerturatu ziren Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Kattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte Cia, Saioa Alkaiza Guallar eta

Xabi Maia Etxeberria kantuan entzuteko. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, honela geratu dira saioko puntuazioak: Joanes Illarregi Marzol 361.5, Saioa Alkaiza Guallar 340.5, Mikel Lasarte Cia 339.0, Ekain Alegre Gil 332.5, Kattin Madariaga Apaolaza 331.0 eta Xabi Maia Etxeberria 319.5.

Era berean, lehiak «Nafarroako berde, hori eta gorriak» zeharkatu ostean finalaurrekoetan nork kantatuko duen zehaztu da.

Xabat Illarregi Marzol 365.50

Joanes Illarregi Marzol 361.0

Eneko Lazkoz Martinez 357.50

Julio Soto Ezkurdia 353.0

Endika Legarra Nuin 349.50

Saioa Alkaiza Guallar 340.5

Mikel Lasarte Cia 339.0

Sarai Robles Vitas 338.50

Josu Sanjurjo Alzuri 336.00

Ekain Alegre Gil 332.5

Kattin Madariaga Apaolaza 331.0

Ekhiñe Zapiain Arlegi 329.50

Saats Karasatorre Martinez 328.5

Julen Zelaieta Iriarte 321.00

Amaia Elizagoien Varela 320.50

Xabi Maia Etxeberria 319.5

Jabi Lezaun Landa 309.00

Eki Mateorena Zozaia 301.50

Saats Karasatorrek uko egin dio txapelketari, beraz, Patxi Castillo Graciarenak (296.50 puntu) osatuko du hemezortziko zerrenda. Azaroaren 1ean emango zaio hasiera finalaurrekoen faseari, egun horretan Agoitzen jokatuko den saioarekin. Beste bi saio ere izango dira, azaroaren 8an Leitzan eta 16an Tafallan. Horietan erabakiko da finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Azaroaren 29an jokatuko da finala, Iruñeko Nafarroa Arenan. Sarrera guztiak salgai daude dagoeneko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad