Borrar
Morquecho
Laugarren egunarekin hasi da 52. edizioaren atzera kontua

Laugarren egunarekin hasi da 52. edizioaren atzera kontua

n. a.

Durango

Sábado, 9 de diciembre 2017, 16:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurreko bi urteetan bezala, bost egunekoa izan da aurten Durangoko Azoka: bi jaiegun, asteburu bat eta astegun buruzuri bakarra. Gaur, laugarren egunarekin, 52. edizioaren atzera kontua hasiko da. Antolatzaileek «egitarau potoloa» antolatu dute larunbaterako eta iganderako.

Ohiturak aldatzen ari badira ere, egunik jendetsuenak izan ohi dira asteburukoak, eta nahiz eta iragarrita dagoen eguraldia ez den etxeko berotasuna uzteko aproposena, erakargarri nahikoak prestatu ditu Azokak nagia astintzeko. Gune denak egongo dira asteburuan funtzionamendu betean.

Gogoetaren Plazaren bigarren saioak, esaterako, musikari bi izango ditugu aurrez aurre berbetan goizean: Mixel Ducau eta Izaro. Arratsaldeko saioan, «sarerako sortzen» izango da landuko duten gaiaMikroantzerkia gogoko dutenek, ezinbesteko hitzordua dute dute Szenatokian. Goiz eta arratsaldez, ordu laurdeneko antzezlan zatiak egongo dira, debalde. Aurten, izan ere, indar handia hartzen ari den antzerki motaren aldeko apustua egin du Durangoko Azokak. Erakusmahaietan ere asteburu-gogoz daude, normalean horiexek izaten direlako mugimendu handieneko egunak. Eta sormena bai, baina salmentak ere bai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios