Lasala dantza garaikideko konpainiak bi lan aurkeztu ditu Fira Tarrega nazioarteko topaketan

'Female' laneko irudia /Etanowski
'Female' laneko irudia / Etanowski

'Microclimate' eta 'Female' lanek kontenplazioaren plazerrera gonbita egiten dute emozioen bitartez

Euskal konpainiako kideak beste behin Fira Tàrregan izango dira, irailaren 6tik 9ra Kataluniako hiri horretan antolatuko duten arte eszenikoen azokan. Aurten, Lasala dantza garaikideko konpainiak hartuko du parte, eta bi lan aurkeztuko ditu: 'Microclimate' eta 'Female'.

Dantza konpainia hau 2013tik ari da egungo estetika duen hizkuntza fisikoa sortzeko ikerketa lanetan. Gainera, nazioarteko hainbat jaialditan saritua izan da. Fira Tàrregan aurkeztuko dituzten bi lanek kontenplazioaren plazerrera gonbita egiten dute emozioen bitartez.

Lehenengo lanak, mundu amankomunaren inguruko hausnarketa egiten du eta pertsona bakoitzak sortzen dituen mikromunduak irudikatzen ditu. Bigarren obrak, aldiz, emakumezkoen unibertso batera eramaten ditu ikusleak.

Euskal presentzia ez da soilik Lasala konpainiara mugatuko, izan ere, urtero bezala, Eusko Jaurlaritzak euskal eszenaren erakusleiho izango den stand bat jarriko du sektorearen eskura.

Fira Tarrega nazioarteko topaketa eta eztabaida gunea da. Arte eszenikoen dinamizazioa du helburu, konpainien nazioartekotzeari ateak zabaltzeko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos