Bertsolaritza

Larunbat honetan lehiatuko da Iurretan Euskal Herriko Eskolartekoa

Lurraldez lurralde izandako sailkapenen ostean 10 bertsolari arituko dira kantuan, tartean June Aiestaran eta Danel Etxeberria gipuzkoarrak

J. A.

Miércoles, 31 de mayo 2023, 13:07

Eskolartekoaren kanporaketak zein lurraldetako finalak «giro politean» jokatu ostean, heldu da Euskal Herri Eskolartekoaren finalaren txanda. Orotara 10 bertsolari izango dira larunbat honetan, ekainak 3, lehian Iurretako frontoian izango den saioan txapela eskuratzeko asmoz.

Publicidad

Apirilean hasi eta orain arte egin dira eskolartekoak eta hauek dira lurralde desberdinetako ordezkariak. Gipuzkoatik June Aiestaran eta Danel Etxeberria; Nafarroatik Kattin Madariaga eta Eki Mateorena; Arabatik Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi; Bizkaitik Haizea Telleria eta Ixone Asategi; eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako ordezkariak Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona izango dira.

Finalerako sarrerak jada eskuragai daude, doan, eta nahi duen orok bertso sarrerak atarian eskura dezake gonbidapena. Iurretako frontoian izango den saioaren amaieran mokadua eskainiko da eta bertaratutakoen artean zozketa egingo da.

Bi gipuzkoar, lehian

Gipuzkoako Eskolartekoaren finala Lasturren izan zen 2023ko apirilean eta bertan eskuratu zuten txartela June Aiestaran eta Danel Etxeberriak. Haiekin izan ziren kantuan Izar Zelarain, Amets Aizpurua, Jon Mendiluze eta Beñat Zeberio Ane Ezenarro gai jartzailearen esanetara. Maite Sukia, Oihana Aranguren eta Bakarne Urreaga epaileek Aiestaran nagusitu zen eta Unai Mendizabalek jantzi zion txapela Harituz Bertsozale Elkargunearen izenean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad