Borrar
XXXVII. Bideoaldia

Larrotxene Bideok ikasturteko filmak aurkeztuko ditu ostegunean

Emanaldia 19:00etan hasiko da eta gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira leihatilan 17:00etatik aurrera

I. M.

Martes, 17 de junio 2025, 16:40

Larrotxene Bideon 2024-2025 «ikasturte berezian» sortu diren sei lan proiektatuko dira ostegun honetan Donostiako Antzoki Zaharrean izango den topaketan. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira leihatilan 17:00etatik aurrera. Ekitaldiak ordubete inguruko iraupena izango du, eta koprodukzioen eta ekoizpen propioen artean, 8 lan ikusi ahal izango dira. Horietako sei azken ikasturtean zehar burututako lanak dira.

Zehazki, Marta H. Susperreguik zuzendutako bost minutuko 'El Escondite' dokumentala; Jon Hidalgok zuzendutako zortzi minutuko 'Kamarada'; Lorea Azpeitiak zuzendutako zazpi minutuko 'Berandu'; Josema Agirrek zuzendutako bost minututako 'Atsedenetxe' film labur dokumentala; Alex Altunak zuzendutako bost minututako 'Maritxu nora zoaz' filma laburra; eta Sergio Rojok zuzendutako 11 minutuko 'Faustina, Salda Badago' film laburra proiektatuko dira.

Horiez gain, zazpigarrena, koprodukzio moduan landu den Amaia San Sebastianek zuzendutako zortzi minututako 'Olentzerori eskatu nion' film laburra eta aipaturiko Donostiako Ekialdeko Barrutiak, Larrotxene Kutur Etxeak eta Lauaizeta ikastolak sustatutako 10 minututako 'Siluetak' film labur dokumental ikusi ahalko dira.

Bestalde, eta aurtengo ikasturteari behin betiko itxiera emateko, ekainaren 27an, 19:00etan Hitz eta Pitch ekitaldia antolatuko da Intxaurrondoko Kultur etxean. Pitching saio honetan, Larrotxene Bideoko lagun, ikasle, eta irakasleek euren etorkizuneko egitasmoak aurkeztuko dituzte, lankidetzen bila.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larrotxene Bideok ikasturteko filmak aurkeztuko ditu ostegunean

Larrotxene Bideok ikasturteko filmak aurkeztuko ditu ostegunean