«Lapurtutako» lanekin osatutako «ping-pong partida dialektikoa»
Harkaitz Canok, Maite Larburuk, Jabier Muguruzak eta Oskar Alegriak 'Klarion laborategia' errezitaldia eskainiko dute 'Poetika' zikloaren baitan Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian
1959an eskultura egiteari utzi eta 'Klarion laborategia' abian jarri zuen Jorge Oteizak. Metodologia hura literaturara egokituz eta moldatuz ondu zuen 2023an Harkaitz Canok 'Ulu egiteko bolondres bila' (Susa) poema-liburua eta, ostiral honetan, metodologia jarraituz 'Klarion laborategia' errezitaldia eskainiko dute 'Poetika' zikloaren baitan Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian. Idazle lasarteoriarrarekin izango dira Maite Larburu, Jabier Muguruza eta Oskar Alegria.
«Lapurtutako aipu, grafiti, burutazio eta hausnarketaz osatutako ping-pong partida dialektikoa» izango da, lehen hiruek beste hainbeste «(a)hotsetara» interpretatua eta Oskar Alegriak irudiz jantzia. Hitzordua euskaraz izango da 19:00etatik 21:00etara gaur egun Koldo Mitxelena Kulturunearen egoitza den horretan.
Oteizak «kartoi eta metal zati txikiak eta nagusiki klarionak konbinatuz artefaktu txiki zoragarriak sortu zituen», azaldu zuen Canok 'Ulu egiteko bolondres bila' poema-liburuaren aurkezpenean , baita «teknika estimulantea» aurkitu zuenez etorkizunari begira metodologiari jarraipena ematea aurreikusten zuela.
Alboan izango du Maite Larburu (Hernani, 1979) biolinista, abeslari eta konpositorea, berriki 'Maizter' diskoa aurkeztu duena; Jabier Muguruza (Irun, 1960) musikari eta idazlea eta Oskar Alegria (Iruñea, 1973) zinema-zuzendari eta idazlea.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.