Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin emango du kontzertua taldeak J. M. Lopez
Lagunartean egingo du agurra Berri Txarrak taldeak

Lagunartean egingo du agurra Berri Txarrak taldeak

El Drogas, Leire Iseo, David Ruiz (La MO.D.A.), Aiora Renteria (Zea Mays) eta Iñaki Altolagirre Matxet (Jousilouli, Anai Arrebak, Naizroxa, Sega Sound Killers) ariko dira, besteak beste, Berri Txarrak-en kontzertu berezian

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 14 de mayo 2019, 12:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Apirilean iragarri zuen Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin emango duen kontzertua berezia izango dela. Besteak beste, agertokian lagun izango dituen musikari gonbidatuen izenetako batzuk iragarri ditu Badok atariaren bidez. El Drogas, Leire Iseo, David Ruiz (La MO.D.A.), Aiora Renteria (Zea Mays) eta Iñaki Altolagirre Matxet (Jousilouli, Anai Arrebak, Naizroxa, Sega Sound Killers) ariko dira Berri Txarrak-en kontzertu berezi horretan.

Talde nafarrak ohar baten bidez jakinarazi zuen 2019an Euskal Herrian eman beharreko kontzertu guztietarako sarrerak ordu gutxian agortu zirela kontuan hartuta emango dute kontzertua Bilbao BBK Live jaialdia bukatu eta hurrengo egunean, «inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia, Ikusi Arte Tour biran eskaintzen ari garenetik ezberdina».

Kontzertuari buruzko hainbat xehetasun eman ditu taldeak. «Ez gara horrelakoak egitearen aldekoak baina salbuespena egingo dugu, eta miresten ditugun musikariak, guretzat erreferenteak direnak, gonbidatu ditugu agertokira», adierazi du Gorka Urbizuk. Hala ere, ohartarazi du gonbidatuen zerrenda ez dagoela itxita eta seguruenik «beste hamar bat izen» egongo direla zehaztu du.

Azaroan Iruñeko Navarra Arenan eskainiko dituen azken bi emanaldiez gain, Kobetamendikoa da Berri Txarrak Euskal Herrian ikusteko egongo den aukera bakarra.

Halaber, jakinarazi dute kontzertuaren aurretik eskaintza kultural oparoaz gozatzeko aukera izango dela, «Ahotsenearen zati bat Kobetamendin jarritako karpa batera eramateko» asmoa dute eta. «Etenaldi mugagabea» egingo du talde nafarrak Ikusi Arte Tour bira egin eta gero, pasa den abenduan iragarri zutenez. Abenduaren 12an esan zuen hirukoteak «ziklo ahaztezin bat» itxiko dutela aurten, 'Ikusi Arte Tour' izeneko bira luze bat egin ondoren, «etenaldi mugagabea» egiteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios