Borrar
Ane Labaka, egokitu zaion saioa irabazita final-laurdenetara igaro den emakume bakarra. BERTSOZALE ELKARTEA
Ane Labaka nagusitu zen Elgoibarren, orain arteko puntuazio altuenarekin

Ane Labaka nagusitu zen Elgoibarren, orain arteko puntuazio altuenarekin

Datorren larunbatean Zarautzen jokatuko den azken final-zortzirenaren faltan, bertsolari lasartearra jarri da sailkapenaren buruan

El Diario Vasco

DONOSTIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Lunes, 30 de septiembre 2019, 07:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren larunbatean, urriak 5, Lasarte-Orian jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-zortzirena amaitzean, hutsean geratuko dira maila hori gainditu eta final-laurdenetarako urratsa egin duten bertsolariek pilatutako puntuak.

Manuel Lekuona Kultur Etxeko saioa hasi aurretik, ordea, herriko bertsolari bat egongo da sailkapenaren buruan: 1992an Lasarte-Orian jaiotako Ane Labaka Mayoz, atzo Elgoibarko saioan nagusi, 458,5 punturekin. Horixe da hain zuzen orain arteko final-zortzirenetan lortutako puntu-kopuru handiena. Asteburu oso emankorreko lehen saioan, Urretxu-Zumarragakoan, Unai Mendizabalek lortutako 449,5 puntuak datoz ondoren. Labaka izango da, gainera, egokitu zaion saioa irabazita hurrengo fasera igaroko den emakume bakarra, Lasarte-Oriakoan gizonezkoak izango baitira denak.

Ez da emakume bakarra izango final-laurdenetan, fase horretan bilduko direlako Txapelketara Alaia Martin eta Oihana Iguaran, eta badirelako final-zortzirenetan lortutako puntuei esker sailkatzeko aukera dutenak, baina beraxe da bakarra Haritz Mujikak, Beñat Iguaranek, Beñat Lizasok, Gorka Maizek eta Unai Mendizabalek -gehi datorren asteko iabazleak- osatuko duten taldean. Azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du.

Elgoibarko saioan, aurrekoetan bezala, bikaina izan zen bertsozaleen erantzuna. Izan ere, batean izan ezik guztietan agortu dira sarrerak aurretiaz. Bertsolarien jardunari dagokionez, denak ibili ziren, Ane Ezenarro Beristain aurkezle zutela, 400 puntuen gainetik. Orain artekoetan, Elgoibarkoa izan da parte-hartzaile guztiek langa hori gainditu duten saio bakarra.

Lan guztiak burututa eta epaituta, honela geratu ziren Elgoibarko puntuazioak: Ane Labaka Mayoz (458,5); Jokin Uranga Isuskiza (443,5); Eñaut Martikorena Lizaso (437); Iñaki Gurrutxaga Zubimendi (430); Unai Gaztelumendi Arandia (424,5) eta Endika Igartzabal Murua (403,5).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios