Borrar
'Kurruka Enea', 'Zure ilunetan' eta 'Zure eskaera, prest!' hautatu dituzte
Audiogile Berriak

'Kurruka Enea', 'Zure ilunetan' eta 'Zure eskaera, prest!' hautatu dituzte

Gaizka Sarasua eta Iraia Irazustak, Xabin Fernandezek eta Jon. K. Sánchezek martxoaren 21ean abiatuko dute prozesua

Iker Mendia

Martes, 11 de marzo 2025, 16:13

Euskarazko soinu fikzioa sustatzea helburu duen Audiogile Berriak egitasmoaren bigarren deialdiak Gaizka Sarasua eta Iraia Irazustaren 'Kurruka Enea', Xabin Fernandez Zubeldiaren 'Zure ilunetan' eta Jon. K. Sánchezen 'Zure eskaera, prest!' hautatu ditu finalista modura. Epaimahaiak azaldu duenez «proiektu onenak dira (bideragarritasun eta kalitate aldetik)» eta, orain, landu eta gidoi bilakatuko dira.

Prozesu horretan, Katixa Agirre eta Jose A. Perez Ledo idazle eta gidoilarien eta Haritz Lete musikariaren laguntza izango dute, banakako tutoretzen bidez. Martxoaren 21ean abiatuko dituzte. Halaber, Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian hiru hilabetez lanerako lekua izango dute finalistek; 2.000 euroko diru-laguntza proiektuak garatzeko (Tabakaleraren kontura), eta prestakuntzako eta gidoia garatzeko bi egonaldi izango dira.

Ondoren, horietako bat ekoitzi eta zabalduko du EITBk. 2025eko maiatzaren amaieran emango du epaimahaiak erabaki horren berri, eta aukeratutako proiektuak 30.000 euroko aurrekontua izango du ekoizpenerako.

Lehen edizioan Xabier Payaren 'De Rigor Mortis' izan zen hautatutako lana, Garazi Urkola eta Hodei Arrastoaren 'Enkantea' beste lan finalistarekin batera. Entzungai dira biak jada.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Kurruka Enea', 'Zure ilunetan' eta 'Zure eskaera, prest!' hautatu dituzte