

Secciones
Servicios
Destacamos
Askotariko sortzaileekin elkarrizketa sortu eta hauei plaza emateko asmoz jaio da 'Eneagrama' bideopodkasta. Izena ez da berezitik duen bakarra, planteamendua ere deigarria baita. Agerraldian azaldu dutenez «kultur elkarrizketak aurkituko ditugu, gertutasunez eginda, gonbidatuen jardunaz, tonu intimistan eta autoezagutzara bideratuak». Lehen gonbidatua Eneko Sagardoy aktorea izango da.
Bertara datozen gonbidatuak lehen zatian Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest etorriko dira, euren alde profesionalaren eta pertsonalaren inguruko galderak egingo baitizkie. Erantzun hauei tiraka bigarren partean Eneagraman aditua den Jokin Ameztoik gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehaztuko die momentuan egindako test txiki baten erantzunei erreparatuz.
Guztira 10 atal izango dira eta bakoitzak 30 minutu iraungo du eta Sagardoy elkarrizketatu ostean hurrengo gonbidatuak, beteak beste, Eider Rodriguez idazlea; Maite Larburu abeslari, musikari eta konpositorea; Julen Telleria irrati esataria; Aner Peritz bertsolari gaztea; Aketza Lopez aktorea; Miren Agur Meabe idazlea; Lide Hernando abeslari eta idazlea; Galder Perez antzerki sortzaile eta kazetaria; eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailea.
Hautaketa «eneagramaren arketipoen gaia», hau da nortasun sistema edo sailkapena, jarraituz egin da. Honen arabera bederatzi arketipotan oinarritua dago eta bakoitzak pentsamenduaren, sentimenduaren eta portaeraren ezaugarri eta patroi espezifikoen mapa bat irudikatzen du.
Lehen atala jada entzungai eta ikusgai da EITBren GUAU Gure Audioa streaming plataforman eta ondorengoan astearteko plazaratuko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.