7 kontzertu berri iragarri ditu Berri Txarrak taldeak

7 kontzertu berri iragarri ditu Berri Txarrak taldeak

Sarrerak igandean jarriko dituzte salgai, 19:00etan. Hernanin, hilaren 26an egingo dute kontzertua

DVDonostia

Gaztetxe eta areto txiki-ertainetan kontzertu sorta berria iragarri du urrirako Berri Txarrak taldeak. Sarrerak igandean jarriko dituzte salgai, 19:00etan. Hernani, Amurrio, Baiona, Elorrio, Getxo, Bermeo eta Larragan egingo dituzte kontzertuok.

Ia urte bete igaro da lekunberriko taldeak aurreratu zuenetik erretiroa hartzekotan zirela. Udaberrian, 'Beude' azpibira egin zuten, eta azaldu dutenez, «hainbat toki geratu ziren kanpo. Urtea amaitu baino lehen bertan egon nahi genuen eta hori iragartzera gatoz».

Toki batzuetan sarrera fisikoak egongo dira bakarrik (Amurrio, Baiona eta Elorrion). Sarrera hauek kontzertuko aretoan bertan salduko dira, igandetik aurrera. Pertsonako 2 sarrera erosi ahalko dira gehienez.

Beste kontzertuetarako sarrerak (Getxo, Bermeo, Hernani eta Larraga) internet bidez salduko dira, igandetik aurrera. Kasu horretan, gehienez 4 sarrera eskuratu ahal izango dira online erosketa bakoitzeko.

Hernaniren kasuan, hilaren 26an izango da kontzertua, larunbatean, Oialume Biltokian. 21:30ean izango da, eta 19,95 euroan erosi ahalko dira internet bidez.

Temas

Euskera