Lau komikigile, Iñigo Astizen esanetara Komikigunean

Aurreko saio bateko argazkia. Bat-bateko hainbat ariketa egin behar dituzte marrazkilariek. /KOMIKIGUNEA
Aurreko saio bateko argazkia. Bat-bateko hainbat ariketa egin behar dituzte marrazkilariek. / KOMIKIGUNEA

Ostegun honetan egingo da Dzirt-dzat ekimenaren udazkeneko edizioa, Adur Larrea, Eider Eibar, Eñaut Aiartzaguena eta Joseba Larratxerekin

Bertsolariak balira bezala ariko dira lau komikigile ostegun honetan, azaroak 15, Donostiako Komikigunean. Hain zuzen ere, Iñigo Astiz kazetari eta idazlearen esanetara jarriko dira Dzirt-dzart ekimenaren udazkeneko ekimenean.

Donostiako Errege Katolikoan kalean kokatuta dagoen Komikigunea iaz hasi zen bat-bateko marrazte saioak antolatzen. Frantziar telebistako 'Tac au tac' saioan oinarritzen da, baina bertso-saioen tankera ere badu, gai-jartzailearen aginduetara marraztuko baitute komikigileek.

Modu askotako ariketak burutu beharko dituzte marrazkilariek. Batzuetan bakarka, bestetan taldean edo binaka. Gaiei dagokienez ere, denetarako emango du saioak: pertsekuzio ariketa, kartzelakoa, batak bestearen azalpena marraztea...

19:00etan hasiko den saioan Adur Larrea, Eider Eibar, Eñaut Aiartzaguena eta Joseba Larratxe ariko dira. Gaur egun komikigintzaren alorrean lanean ari diren profesionalak dira denak, lan ugari egindakoak. Adur Larrea, besteak beste, 'Gabriel Aresti: biografikoa' nobela grafikoaren egilea da. Eider Eibar ikustratzaileak, komikintzaren alorrean, 'Xabiroi' aldizkariaren 49. zenbakiaren azala egin du, adibidez. Joseba Larratxe 'Josevisky' ere era askotako lanak egindakoa da. Azkenaldian 'Basolatik berri onik ez' ari da argitaratzen atalka Xabiroi komiki aldizkarian, Asisko Urmenetaren gidoiarekin .

Eñaut Aiartzaguenak #Gaurkotira traola erabiliz sare sozialetan egunero argitaratzen du komiki tira. Ilustratzaile eta diseinatzaile ere bada, eta ez dago oso lasai ostegun honetako saioa dela eta:

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos