Koldo Izagirrek eta Xabi Bordak uko egin diote Euskadi Sarietan finalista izateari

Izagirre, Borda eta Sarasola, iaz, orain hautatutako lanak aurkeztean/SARA SANTOS
Izagirre, Borda eta Sarasola, iaz, orain hautatutako lanak aurkeztean / SARA SANTOS

Itzulpengintzaren arloan zeuden hautatuta, Munduko Poesia Kaierak bildumarako iaz egindako lanak zirela eta

DV

Itzulpengintzaren alorrean Euskadi Sarietako finalista izateari uko egin diote Koldo Izagirrek eta Xabi Bordak. Munduko Poesia Kaierak bildumarako iazko urtean batak eta besteak egindako lanak hautatuak zituen epaimahaiak. Izagirrek Rosalía de Castroren poema batzuk euskaratu zituen, eta Bordak Seamus Heaneyren zenbait.

Ez da lehenengo aldia Koldo Izagirrek uko egiten diona sari honi. Iaz ere halaxe jokatu zuen, euskarazko literaturaren alorrean, eta Josu Landak eta Oier Guillanek ere uko egin zioten.

Aspalditik dator arazoa. Jakina denez, berrogei bat idazlek 'Utikan Euskadi sariak' izeneko agiria sinatu zuten 2007an, tartean Izagirre eta Borda –eta baita Landa eta Guillan ere–. Besteak beste, hau zioen manifestuak: «Sarion helburua, funtsean, egungo aginteari otzana zaion jardun intelektual eta literario bat sortzea ez ote den hasiak gara sumatzen».

Munduko Poesia Kaierak 2013ko udazkenean jarri zuen abian Susa etxeak, eta helburua du XX. eta XXI. mendeko poetak euskaratzea. Beñat Sarasola idazlea du koordinatzaile.

Iaz aurkeztu zituen Susak Izagirre (Altza-Pasai Antxo, 1953) eta Bordaren (Azpeitia, 1981) itzulpen lanak. Pasaiako idazleak adierazi zuenez, «hitza asmatu baino lehen izan zen feminista Rosalía de Castro». Bordak, berriz, azpimarratu zuen lan horretan Jose Luis Otamendik emandako laguntza.

Seamus Heaney (1939-2013) Ipar Irlandako poeta Nobel sariduna izan zen. Rosalía de Castro (Galizia, 1837-1885) euskaratu gabe zegoen.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos