Borrar
Casenave, larunbat honetan Heleketan, bere sarrera-hitzaldian. Euskaltzaindia

Klasikoak belaunaldien arteko lokarriak direla aldarrikatu du Jon Casenavek

Jaiotzaz lehunztarra den hizkuntzalariak Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia irakurri du Heletako Agerraldi aretoan ospatutako ekitaldian

Iker Elduayen

Donostia

Sábado, 28 de junio 2025, 17:48

Euskara bera izan da hitzaldiaren muina. Hizkuntzaren eta literaturaren arteko erlazioa aldarrikatu du Jon Casenave euskaltzain osoak bere sarrera-hitzaldian. 2024ko ekainaren 28an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen idazle eta irakasle lapurtarra eta orain, akademiaren barne-arauek agintzen dutena jarraikiz, ongietorri zeremonia ospatu zuten larunbat honetan Heleketako (Nafarroa Behera) Agerraldi aretoan.

Herriko abesbatzak eta Andres Urrutia euskaltzainburua eta Phillippe Etchepareren hitzen ondoren, ekitaldi instituzionala hasi da puntual, goizeko 10:00etan. Casenavek bere haur-eta gazte-denborak gogoratu ditu hasi bezain laster, herritik eta familiatik jasotako euskara bizia. Bere hitzen mamia, euskal idazle klasikoen emari oparoaren gogoeta sakona izan zen, «klasikoak belaunaldien arteko lokarriak» direla adieraziz, hori baita azken urteotan ondo baino hobeto aztertu duen gaia.

Herritik eta familiatik jasotako euskara aldarrikatu ditu euskal ikasketetan doktorea denak eta, batez ere, euskal idazle klasikoen emari oparoa: «Euskara, euskal kultura eta euskal literatura zaindu ditzagun, biziaraz ditzagun eta, eskura ukan dugun ondokotasuna, luza eta pasa gure ondotik heldu direnei, soka luze bat bezala», azpimarratu du hizkuntzalariak.

Konpainia onean bizi izan da Casenave 50 urtez, irakurketa, hezkuntza eta ikerketa uztartuz. Hitzaldiaren amaieran, Euskaltzaindiari proposamen zehatza luzatu dio: «Euskal klasikotegi iraunkorra eraiki behar dugu eta iraupen luzeko instituzio bat behar luke eragiletzat. Menturaz, Euskaltzaindia da erakunde egokiena epe luzeari begira. Euskaltzaindia euskararen babesle eta hedatzailea da, literatura barne».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Klasikoak belaunaldien arteko lokarriak direla aldarrikatu du Jon Casenavek

Klasikoak belaunaldien arteko lokarriak direla aldarrikatu du Jon Casenavek