Borrar
Uribe, 'Elkarrekin esnatzeko ordua' aurkeztu zuenean Usoz
Kirmen Uriberen azken lana galegoz ere irakur daiteke orain

Kirmen Uriberen azken lana galegoz ere irakur daiteke orain

Xerais argitaletxeak itzuli du galegora 'Elkarrekin esnatzeko ordua' eleberria, iaz euskarazko liburu onenari saria jaso zuena

Lunes, 11 de diciembre 2017, 12:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Elkarrekin esnatzeko ordua' du izena Kirmen Uriberen azken lanak. Nobela bat da, 2016an Susa argitaletxearekin plazaratu zuena, eta Espainiako Kritika Saria (Narratiba euskaraz) eta 111 Akademiaren Saria 2016ko liburu onenari jaso zituen nobelak. Orain, galegora itzuli dute.

Egun, guztira, bost hizkuntzatan irakur daiteke eleberria: euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta portugesez. Itzulpenen zerrendari gehitutako azkena galegozko bertsioa da, eta Xerais argitaletxeak hartu ditu bere gain itzulpen lanak.

Itzultzailea Isaac Xubin izan da, idazle galiziarra. Hainbat eleberri, poesia luburu eta lan egin ditu orain arte, euskara-galego hitzegi bat barne. Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao, Harkaitz Canoren Pasaia blues eta Joseba Sarrionaindia, Flann O'Brien edota Juanra Madariagaren liburuak ere itzuli ditu.

Honela dio A hora de espertarmos xuntos liburuaren sinopsiak galegoz:

A Karmele Urresti a Guerra Civil sorpréndea na súa Ondarroa natal. Mentres a poboación foxe ao exilio, ela decide quedar curando os feridos e tratando de liberar o seu pai, que foi encarcerado. Ao remate da guerra debe abandonar a súa terra e partir cara a Francia, onde pasa a formar parte da embaixada cultural vasca. Alí coñece ao que será o seu home, o músico Txomin Letamendi. Xuntos percorren media Europa até que, a piques de caer París en mans dos alemáns, foxen a Venezuela. Xaora, a Historia irrompe de novo na súa vida. Cando Txomin decide sumarse aos servizos secretos vascos, a familia regresa en plena Segunda Guerra Mundial a Europa, onde el realiza labores de espionaxe contra os nazis até que é apresado en Barcelona, baixo unha ditadura á que non sobrevivirá. Karmele terá que arriscar a súa vida e partir, soa desta volta, coa esperanza cega de quen deixa atrás o máis prezado."A hora de espertarmos xuntos" é a gran novela sobre a historia vasca, española e europea desde o século XX até os nosos días.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios