Borrar
Kattin Madariaga txapelarekin, kantuan aritu ziren beste sei bertsolariekin batera. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Kattin Madariaga bertsolari arantzarra, Nafarroako eskolartekoan nagusi

Eki Mateorena leitzarrarekin batera Euskal Herriko txapelketarako txartela lortu du

A. Urbieta

Donostia

Igandea, 7 maiatza 2023, 19:41

Comenta

Kattin Madariaga Apaolaza arantzarrak eskuratu du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa Iruñeko LABAn jokatu den finalean eta Eki Mateorena Zozaia leitzarra sailkatu da bigarren. Hala, biak Euskal Herriko finalean izango dira Nafarroako ordezkari gisa.

14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gazte aritu ziren LABAn kantuan txapelketaren 37. edizio honetan: Antton Ciriza Saragueta (Iruñea) Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea), Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi), Loitzate Goñi Elortza (Bera), Manex Leone Baraibar (Iruñea) eta aipaturiko Madariaga eta Mateorena.

Maialen Belarrak aurkeztu zuen saioa eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño aritu ziren epaile lanetan. Lau oinak emanda, azken puntua emanda, hitz bana emanda eta gai orokorra emanda bertso bana kantatu ostean, Eki Mateorena eta Kattin Madariaga pasatu ziren bigarren fasera. Bigarren honetan zortziko txikian ofizioan aritu ziren bi bertsolariak, ganbarako ariketan puntu banari erantzun zioten, eta azkenik, gaia emanda, bakarka aritu ziren. Amaieran arantzarrak bildu zituen puntu gehien, eta Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldunaren eskutik jaso zuen garailearen txapela.

Beste sari bat ere izan zen Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, Oinak buruan saria, alegia, eta Manex Leon iruindarrak eskuratu zuen. Bere kasuan, Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman zion garaikurra.

Juna Aiestaran eta Danel Etxeberria Gipuzkoatik

Pixkanaka osatzen ari da bada Euskal Herriko finalean kantuan ariko diren bertsolarien zerrenda. Izan ere, berriki, Gipuzkoako ordezkariak nortzuk izango diren ere ezagutu dugu: June Aiestaran beasaindarra, bigarren urtez jarraian Gipuzkoako Eskolarteko txapela eskuratu ostean, eta Danel Etxeberria tolosarra, Lasturren jokatutako lehian bigarren sailkatu baitzen.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketari astelehen honetan emango zaio hasiera. Guztira hiru kanporaketa jokatuko dira eta finala Gernika-Lumon izango da maiatzaren 27an. Arabako txapelketa ere ostiral honetan abiatuko da eta finala maiatzaren 20an jokatuko da Aramaion.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kattin Madariaga bertsolari arantzarra, Nafarroako eskolartekoan nagusi

Kattin Madariaga bertsolari arantzarra, Nafarroako eskolartekoan nagusi