Borrar
'Katana' zorrotz eta herriz herri darama Ana Goitiak

'Katana' zorrotz eta herriz herri darama Ana Goitiak

Umoregileak bakarrizketaren datak iragarri ditu otsaila eta martxorako

J. Agirre

Miércoles, 12 de febrero 2025, 17:09

Kazetari, umoregile, influencer... Hamaika aurpegi publiko ditu Ana Goitiak (Lekeitio, 1981), ia bere umore fin eta gordinak bezain beste laban. Edo 'katana' esan liteke, haren ikuskizunari izena ematen baitio. Pasa den udazkenean abiatu zuen birako hurrengo geltokia Eibar izango da, otsailaren 19an, eta aurreragorako ditu Bergara martxoaren 6an, Galdako 7an, Mundaka 9an, Lekeitio 14an edo Zarautz 29an. Guztietarako sarrerak salgai dira Barreman-en webgunean edo aretoenean zein leihatilan.

Gauzak oso argi ditu Goitiak eta mingainari hozka gutxitan egiten dionetakoa da. Aktibismo handia erakutsi du emakumeen eskubideen alde eta umorea baliatu du esparru ezberdinetan, oholtza gainean, telebistan zein sare sozialetan ituen profiletan. Orain, pauso bat gehiago emango du 'Katana' izendatu duen emanaldiarekin. «Halaxe dauka izena nire lehen bakarrizketa ikuskizunak. Hilabeteak prestatzen eta urteak amesten… Baina azkenean heldu da eguna! Azaroaren 7tik aurrera Euskal Herriko oholtzetan ikusi ahalko nauzue, bakar-bakarrik, edo ez, zuokin guztiokin!! Nere mingain zorrotzarekin bazter guztiak astintzera nator… Zoriontsu nago, oso hunkituta eta gogotsu!», dio sareetan zabaldu duen mezuak.

Azkenik, ZETAK taldeak sortu eta azken edizioetan Gaztea irratiarekin elkarlanean antolatzen duen ZEIDfest jaialdian ere izango da. Apirilaren 5ean igoko da BECeko oholtzara. Egun osoko jaialdian Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai, Akerbeltz, Ingot, Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Bele gogoan (Mutrikuko Musika Bandaren eskutik) taldeekin batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Katana' zorrotz eta herriz herri darama Ana Goitiak