'Katana' eta guzti, Ana Goitiak bere umore zorrotza Azpeitiara eramango du ostegunean
Ordubeteko bakarrizketa Sanagustin Kulturgunean izango da 19:30ean
J. A.
Lunes, 20 de octubre 2025, 12:23
Umore zorrotzekoa da Ana Goitia (Lekeitio, 1981) kazetari eta umoregilea, gauzak oso argi dituena eta mingainari hozka gutxitan egiten dionetakoa. Aktibismo handia erakutsi du emakumeen eskubideen alde eta umorea baliatu du esparru ezberdinetan, oholtza gainean, telebistan zein sare sozialetan ituen profiletan. Bide horretan emandako azken pausoa, 'Katana' emanaldiarekin, izango da ostegun honetan Azpeitian Sanagustin Kulturgunean. Azken sarrerak salgai dira jada 10 euroko prezioan webgunean (hala hartuz gero 1,5 euro gehituko zaizkio) zein leihatilan.
Publicidad
«Halaxe dauka izena nire lehen bakarrizketa ikuskizunak. Hilabeteak prestatzen eta urteak amesten… Baina azkenean heldu da eguna! Euskal Herriko oholtzetan ikusi ahalko nauzue, bakar-bakarrik, edo ez, zuokin guztiokin!! Nere mingain zorrotzarekin bazter guztiak astintzera nator… Zoriontsu nago, oso hunkituta eta gogotsu!», zioen sareetan zabaldu duen mezuak.
Emanaldia 19:30ean hasiko da Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean, baina aretoko ateak ordu erdi lehenago irekiko dira.
Ia urtebete darama bizkaitarrak emanaldi honekin, baina umorean ibilaldi askoz ere luzeagoa du. Kazetaria ofizioz, EITBn Gaur Egun eta Teleberri saioetan erreportari lanetan ibili zen, baita 'Atera Kontuak' edo 'Hauxa Bi' saioetan. Kolaboratzaile ere izan da Biba Zuek eta Akelarre saioetan. Barre Librea, umorezko saioan ere egiten ditu agerpenak.
Azken honek ostean aurkeztu zuen 'Katana', ordubeteko saioa, kritikarako eta hausnarketarako egindako lana. «Bakarrizketan nire mingaina zorrotza izango da; argi hitz egingo dut», azaldu zuen EITBn emandako elkarrizketa batean. Eta hala egin du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión