Borrar
Kalerako badira, diziplina guztiak hartuko dira aintzat. EFE
Kale antzerkia sustatzeko deialdia egin du Karrikan plataformak

Kale antzerkia sustatzeko deialdia egin du Karrikan plataformak

Euskal Herri osoko hainbat eragilek osatzen dute deialdia ekimena. Aukeratutako lana 2019ko jaialdi handietan programatuko da

Lunes, 16 de julio 2018, 16:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek, Lapurdiko Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osatzen dute Karrikan plataforma. Bazkide horiez gain, Libourneko, Iurretako eta Arrigorriagako udalak eta Gipuzkoako Dantzagunea sorkuntza zentroa laguntzaile gisa sartu dira Karrikan plataforman. Xede baten inguruan egin dute bat horiek guztiek, eta partekatzen duten helburua da mugaren bi aldeetan kaleko arte eszenikoen euskal ekoizpena sustatzea.

«Euskal Herrian kaleko arteetan gero eta indar gehiago hartzen ari diren eta espazio publikoan jarduten duten eta profesionalak diren edo profesional izateko bidean dauden artisten sorkuntza lanak bultzatzea» da, zehazki, Karrikan plataformaren xedea.

Diziplina guztiak

Horretarako, laguntza deialdi bat zabaldu du, hirugarrenez. Ekimenaren arduradunek adierazi dutenez, proiektu bat aukeratzeko konpromisoa hartu dute eta, laguntza ekonomikoa eta teknikoa jasotzeaz gain, 2019an sustatzaileen jaialdi handietan programatuko da.

Zehazki, balio berezia emango zaio «kaleko ikuskizuna» kontzeptuari. Horrela, «zuzeneko ikuskizuna» lantzen duten diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzeko ikuskizunak eta abar. Hala ere, lehentasuna izango dute formatu txiki edo ertaineko ikuskizunek.

Plataformako kideek aukeratutako proiektua modu orokorrean bultzatzeko konpromisoa hartu dute, hau da, laguntza ekonomikoa emanez, sorkuntzarako egoitzak eskainiz, arte, teknika eta administrazio laguntza emanez -konpainiaren beharren arabera- eta, azkenik, sustatzaileek euren hirietan antolatzen duten kaleko arte jaialdi bakoitzean gutxienez proiektuaren emanaldi bat programatuz. Kaleko jaialdi horiek dira Bilboko Kalealdia, KaldeArte, Iruñeko Harresietako Jaialdia, Hendaiako Mai du théatre eta Abian! Errobiko mankomunitatean.

Proposamen artistikoak aurkezteko epea astelehen honetatik irailaren 2ra arte egongo da zabalik, eta informazio guztia plataformaren webgunean dago eskuragarri.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios