Juanjo San Sebastian mendizalea sarituko dute Bilbao Mendi Film Festivalen

Juanjo San Sebastian mendizalea/
Juanjo San Sebastian mendizalea

Antolatzaileek mendiko giza balioen defentsa eta transmisioa hartu ohi dute aintzat

Juanjo San Sebastian mendizale eta idazle bilbotarrak jasoko du Bilbao Mendi Film Festivalen aurtengo edizioko WOP-The Walk On Project Fundazioa Saria, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen dituena.

Bosgarrenez emango da sari hau, eta distiraz betetako zerrendara batuko da Juanjo San Sebastian. Haren aurretik Josep Manuel Anglada, Sir Chris Bonington eta Peter Habeler izan dira sarituak, Jeremy Collins-en Drawn filmaz batera.

Mendizaletasunak berezko dituen balioak azaleratzen ditu sari honek: hobetzeko gaitasuna, esfortzua eta talde-lana, eta fideltasuna eta baikortasuna aldaketak lortzeko motor gisa. Juanjo San Sebastianek bere ibilbidearekin sari hau jasotzeko ezaugarri horiek guztiak dituela ebatzi du WOP Fundazioak.

Mendiari estuki lotua dago Juanjo San Sebastian. Alpinista, eskalatzailea, idazlea, mendiko espedizioetan alturako espezialista eta kameralaria, dokumentalgilea... Hainbat alorretan aritu izan da mendiari begira.

Mendi Film Festivalen 11. edizioan, gainera, Sail Ofizialeko Epaimahaiko kide izango da Aldo Audisio, Emi Ueyama, Jim Herrington eta Suzan Berazarekin batera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos