Borrar
Juan Kruz Igerabide eta Jabier Muguruza, diskoaren aurkezpenean. Ivan Montero

Juan Kruz Igerabideren poemei musika jarri die Jabier Muguruzak

'Inuita' umeentzako diskoa elkarlanean egin dute, hitzaren eta doinuen arteko lankidetzaren lekuko

Itziar Altuna

Donostia

Astelehena, 27 urria 2025, 19:41

Comenta

Jabier Muguruzak eta Juan Kruz Igerabidek elkarlanean buruturiko proiektu berria da 'Inuita', umeentzat ondutako diskoa, hamaika abestik osatzen dutena, Muguruzaren esanetan «testu ederrak» eta «luxuzko banda» bildu dituena: Mikel Azpiroz (Hammond organoa eta pianoa), Jean Marie Ecay (gitarra elektrikoak), Nieves Arilla (ahotsa), Karlos Arancegui (bateria) eta Jabier bera (ahotsa eta akordeoia).

Musikari irundarrak azken urteetan aurkezten duen umeei zuzendutako laugarren proiektua da 'Inuita'. Kasu honetan Juan Kruz Igerabideri proposatu zion lankidetza, eta honek idatzitako testuak izan ditu abiapuntu doinuak konposatzeko. Hamaika poema, bakoitzak egoera bat azaltzen duena, «postal antzeko bat», baina denak «modu ederrean» idatziak, dio Muguruzak, «berdin dio zein adinetarako, izan ere musikalki oso aberatsa da diskoa, denentzat egokia».

Euskal tradizioan oinarritutako poema batetik sortu ditu istorioak Igerabidek. «Arbia sokatik tiraka ari da, eta jendea batzen doa, izugarrizko ilara sortzen da eta azkenean denak hankaz gora erortzen dira. Ideia hori hartuz, inuit bat jarri nuen Ipar Poloan, arrantzan, baina foka bihurri batek amua trabatzen dio, orduan inuit ilara luze bat sortzen da, eta hainbeste tiratzen dute non lurrari buelta ematen diote. Ipar poloa hegoan geratzen da eta Hego poloa iparraldean. Mundua hankaz gora dabilela esateko metafora hori erabili dut».

Hain zuen, hitzekin eta metaforekin jolasten du beste behin idazle gipuzkoarrak, idazkera, adiskidetasuna edo teknologiaren mendekotasuna bezalako gaiak jorratzeko. Baina mezu horien atzean umeentzako «bihurrikeria txiki batzuen egoerak daude, eta baita deskripzio poetikoak», dio. Hitzekin jolasa proposatzen du Igerabidek, «musikaren bidez sortzen diren jokoek» oso ondo nabarmentzen duten jolasa.

Haurren mundua

Muguruza eta Igerabidek elkarlanean argitaratu duten bigarren diskoa da 'Inuita', izan ere, duela hogei urte 'Nire gorputza' izeneko lana kaleratu zuten, hau ere umeei eskainita. «Gure adiskidetasunaren jarraipena da lan hau, musika eta hitzaren arteko lankidetza horretan jarraipen bat», dio Igerabidek. Hain zuen, 2005ean musikari irundarrak Mara-mara diskak zigilua sortu zuen, haurrentzako obrak argitaratzeko asmoz, bere doinuekin eta poeta ezberdinen hitzekin. Ordutik,Bernardo Atxagarekin, Iñaki Irazurekin, Iñigo Astizekin eta Leire Bilbaorekin lankidetzan argitaratuko ditu diskoak, «beti maila handiko idazleekin, umeen unibertsoarekin bat datozenak», dio Muguruzak.

Ibilbide luzea du artista irundarrak umeei zuzendutako musika sortzen. «Uste dut beti izan dudala ni izan naizen umearekiko jakin-mina, kuriositatea», aitortzen du. Pandemia betean, «gai honetan gehiago zentratzea» erabaki zuen. Zuzenekoak alde batetara utzi eta «estudio lanetan» murgilduta dabilela kontatzen du. Baina eskuartean ere badu beste proiektu bat. Bere lehenengo nobela izango dena prestatzen ari da, dena ondo badoa, udaberrian argitaratuko duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Juan Kruz Igerabideren poemei musika jarri die Jabier Muguruzak

Juan Kruz Igerabideren poemei musika jarri die Jabier Muguruzak