Borrar
Aurkezpeneko irudiak Irekia.euskadi.eus
Joaquín Ignacio de Barrenechearen korrespondentzia diplomatikoa aurkeztu du Jaurlaritzak

Joaquín Ignacio de Barrenechearen korrespondentzia diplomatikoa aurkeztu du Jaurlaritzak

Euskadiko Artxibo Historikoak eskuratu duen fondoak Barrenechearen, Vianako Markesaren eta Juan Bautista de Orendainen arteko euskarazko eskutitzak biltzen ditu

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 21 de junio 2019, 16:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Joaquín Ignacio de Barrenechearen korrespondentzia diplomatikoa aurkeztu du gaur, Euskadiko Artxibo Historikoan egindako aurkezpen batean. Eusko Jaurlaritzak eskuratutako «nazioarteko kalitatezko» artxibo honek balio handiko informazioa eskaintzen du euskal aristokratek XVIII. mendean zehar Gortean izan zuten eraginari buruz, baita garai hartan euskarak bizi zuen egoera sozialari buruz ere. Korrespondentzia horrek agerian uzten du Felipe V.aren erreinaldian euskal elite diplomatikoak zuen pisua eta aditzera ematen du elite haiek euskara erabiltzen zutela harreman diplomatikoetan.

«Kalitate handiko artxibo honen gainean egindako analisiak agerian utzi du euskal eliteak zuen boterea Europako diplomazian eta informazio berria ekarri digu garai haren inguruan. Era berean, eta hau oso garrantzitsua da, aukera eman digu garai hartako euskararen egoera soziala hobeto ezagutzeko eta ikusteko gure hizkuntzak prestigioa zuela elite haren baitan», azaldu du Zupiriak.

Euskara Gortean

Korrespondentzia horren ekarpen handienetako bat da euskarazko erreferentzia ugari agertzen direla elite haien arteko korrespondentzia diplomatikoan. Kasu honetan, euskarak presentzia handia du Vienako enbaxadore José de Viana y Eguiluzek (1695-1750) —Abezian jaioa (Urkabustaiz) eta Urduñan hazia— Barrenecheari berari eta Orendaini bidalitako eskutitzetan. «Horrek aukera ematen digu baieztatzeko elite diplomatikoek haien ama- hizkuntza zena erabiltzen zutela harreman diplomatikoetan. Kasu honetan, Vianako Markesak, José de Viana arabarrak, idazten du euskaraz eta Bilboko eta Segurako bi hartzaileri zuzentzei zaie», azaldu du Aguinagaldek.

EHUko Euskal Filologiako doktore Koldo Ulibarrik aztertu du, euskararen eta hizkuntzaren historia sozialaren ikuspegitik, artxibo honek egiten duen ekarpena. Korrespondentzia horren barruan, euskarazko materiala 19. liburukian biltzen da, Barrenechearen korrespondentziaren artean guztira aurkitu diren 16 gutunen artean banatuta. Austriatik Vianak berak idatzitako gutun pertsonalak eta dokumentu diplomatikoak dira, eta guzti-guztiak originalak dira. 16 gutun horietan euskaraz idatzizko zatien luzera oso aldakorra da: zenbaitetan esaldi bakar bat, beste batzuetan paragrafo bakar batzuk eta, azkenik, haietako batzuetan gutunak euskaraz idatzitakoak direla esan daiteke, gaztelaniazko pasarte batzuekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios