Joanes Illarregi nagusitu zen Uharten
384,5 puntu eta azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu zituen Leitzako bertsolariak
J. A.
Lunes, 16 de octubre 2023, 13:08
Iaz lehiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusian pausu bat aurrera eman eta bide beretik hasi du Joanes Illarregik 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 384,5 puntu lortuta Uharteko Arte Garaikideko Zentroko saioan nagusitu zen Leitzako bertsolaria eta azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu zuen.
Publicidad
220 bertsozale bildu ziren sei bertsolariak, Illarregi eta Mikel Lasarte, Beñat Astiz, Ainara Ieregi, Julen Zelaieta eta Eki Mateorena, entzuteko. Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen esanetara aritu ostean honela amaitu zuten: Eki Mateorena (324) , Julen Zelaieta (315), Mikel Lasarte Cia (312), Beñat Astiz (305) eta Ainara Ieregi (261).
Igande honetakoa txapelketako hirugarren final-laurdena izan da. Aurrez Iruritan eta Vianan Sarai Robles eta Julio Soto nagusitu ziren, hurrenez hurren, eta sailkapena honela da:
Hurrengo larunbatean jarraituko du Nafarroako txapelketak Leitzan izango den saioarekin. Herri Aretoan ariko dira kantuan Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Bittori Elizalde, Endika Legarra, Saats Karasatorre eta Fernando Ziganda.
Finala, abenduaren 2an Iruñean
Bi hilabetez, egitasmoaren irudiak islatzen duen bezala, Nafarroako lur berdeak, horiak eta gorriak zeharkatuko ditu 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Bide horren bitartez, euskarari eta euskarazko kulturari ekarpen mamitsua egingo dio bertsolaritzak, Nafarroako hainbat eskualde eta bazterretara hedatuz.
Lau final-laurden eta hiru finalaurrekoren ostean, abenduaren 2an jarriko zaio azken puntua txapelketari, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalarekin. Orduan izendatuko da 2023ko Nafarroako txapelduna.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión