Jazzez Blai jaialdia egingo dute uztailaren 10etik 14ra, Deban

Jazzez Blai jaialdia egingo dute uztailaren 10etik 14ra, Deban

Getxo, Donostia, eta Gasteizko jaialdiei, Debakoa gehitu zaie, «molde askoz herrikoiagoan. Jazzez Blairen helburua, herriko taldeak edo herriarekin lotura zuzena duten taldeak indartzea eta ezagutaraztea da»

DVDonostia

Uztaileko agenda betea dute jazz musikaren zaleek Euskadin, eta data berria gehitu beharko dute egutegira: uztailaren 10etik 14ra, Jazzez Blai festibala egingo dute Deban. Udalerria jazz doinuez beteko duen programazio anitza prestatu dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, «Deba musika zaletasunak indar handia duen kostaldeko herri txiki bat da. Azken urteotan, jazza Debako musika eremuan sartzen hasi da; hau horrela izanik, Debako Kultur Elkartean udako jazz zirkuituan Deba sartzeko ideia sortu zen».

Horrela, udako jaialdiei, Getxo, Donostia, eta Gasteizko jaialdiei, Debakoa gehitu zaie, hori bai, «molde askoz herrikoiagoan. Jazzez Blairen helburua, herriko taldeak edo herriarekin lotura zuzena duten taldeak indartzea eta ezagutaraztea da«.

Lehen edizio honetan, maila eta izaera ezberdineko taldeek osatuko dute kartela. Kontzertu nagusia Iñigo Ruiz de Gordejuela 4tet-ena izango da. Jazzean etorkizun handia duen gaztea Deban bizi izan zen. Bestalde, agertokia hartuko dute Xahu 4tet, Alatin, Hugo Silveira 4tet, Rafa Aceves trío edo Standard duo.

Debako Musika Banda eta musika eskolako musikariak ere gehituko dira jaialdira. Hauez guztiez gain, formatu ezberdinetako, jam session, dj eta kale emankizunek osatuko dute jaialdiaren programazioa.

Temas

Euskera