Borrar

Janire Arrizabalagak irabazi du Berritxu Saria

Berriatuan jokatutako saioan Maddi Agirre gasteiztarra izan zen bigarren

I. M.

Ostirala, 7 uztaila 2023, 12:27

Comenta

Janire Arrizabalaga (Gernika, 2003) bertsolari gernikarrak irabazi du Berritxu Saria Maddi Agirre gasteiztarraren aurretik. Udaberrian zehar Arrizabalagak bere burua bertsolari moduan berretsi du lortu dituen emaitza onekin, besteak beste, Bizkaiko Txapelketan kantatzeko txartela eskuratu zuen kanporaketa irabazita edota Señora Sariketako finalean kantatu zuen. Orain Berritxu Sarian txapela lortuta beste urrats bat eman du.

Berritxu Sarian zortzi bertsolari gaztek hartzen dute parte eta saio bakarrera jokatzen da. Berriatuan jokatzen den bertsolari gazteen txapelketa lehen aldiz 1995ean antolatu zen eta Nahikari Gabilondo nagusitu zen. Ordutik aurrera ia urtero antolatu da (1998an eta pandemiagatik 2020 eta 2021ean izan ezin) eta bertsolari ezagun askok irabazi dute, besteak beste Etxahun Lekuek (1997), Fredi Paiak (1999), Beñat Gaztelumendi (2004), Miren Amuriza (2005, ) Maddalen Arzallus (2006), Ane Labaka (2008) edo Joanes Illarregik (2017). Iaz Haira Aizpurua gailendu zen June Aiestaranen aurretik.

Arrizabalaga lehen hezkuntzan bertsolaritzako klaseetan hasi zen bertsoaz interesatzen eta 14 urterekin sartu zen lehenbizikoz bat-bateko talde batean. Bere lehen plaza BBK sariketan izan zen, Zallan. Gerora Lilibertso eta Durangoko bertso eskolako kide bilakatu da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Janire Arrizabalagak irabazi du Berritxu Saria

Janire Arrizabalagak irabazi du Berritxu Saria