

Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 17 de noviembre 2022, 16:29
Literaktum letren jaialdia laugarren egunera heldu da astelehenean indartsu hasi ondoren. Jésus Carrasco, Virginia Feito eta María Oruña autore ezagunak Gros, Amara eta Altza auzoetan izan dira euren zinemara egokitutako proiektuez eta ibilbideetaz hitz egiteko.
Hala, Pello Lizarralde Beñat Sarasolarekin aritu da Ernest Lluch Kultur Etxean ikusgai dagoen 'Sastraka-Maleza' obra koralaren erakusketaz eta sorkuntzaz. Musika ere agertu da dagoeneko Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan Jon Obeso poetak Joserra Senperenarekin eta Iban Zaldua idazleak Micerekin egindako kolaborazioei esker.
Ostegun honetan bi ekitaldi nabarmendu dira. Batetik, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan, 19:00etan, Toure detektibearen liburuen saga eta telesail baterako egokitzapenaz arituko dira Jon Arretxe eta Carlos Vila Uxue Razquinekin. Bestetik, Intxaurrondo K.E.n, 'Odol tinta – Banpiroari omenaldia' erakusketa dela eta, Borja Crespo erakusketaren komisarioak eta Josune Urrutia ilustratzaile parte-hartzaileak bisita gidatua egin dute 18:30ean. Jarraian 'Ghost Number' taldearen kontzertu labur bat eta erakusketari buruzko solasaldia izango dira.
Literaktumek ongietorria egingo dio asteburuari edizio honetako gonbidatu nabarmenetako batekin, Eduardo Mendozarekin. Ziur asko bere eleberri gehien pantaila handira eraman dituen idazle espainiarra Olga Granderekin arituko da solasean. Hitzordua ostiraleko 19:00etan izango da Antigua auzoko Lugaritz K.E.n. Gonbidapenak ekitaldiaren egunean bertan jaso ahal izango dira, 11:30etik aurrera, donostiakultura.eus-eko esteka honetan eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Lugaritz K.E.ko leihatila jarduera hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
Ostiralean ere, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, 'Itzultzaile ibiltariak' ekitaldia egingo da Okendo K.E.n. Itxaro Borda, Ainara Maya eta Leire Martínez de Marigorta itzultzaileek eta Mireia Callafell eta Miren Agur Meabe idazleek, Aiora Jaka moderatzaile dutela, hizkuntza bitartekorik gabeko itzulpenaren garrantziaz eta itzultzaileen eta idazten dutenen arteko harremanaz eztabaidatuko dute. Protagonisten eskutik entzungo dira jatorrizko poemak eta haien itzulpenak, Alex Haroren musikak lagunduta.
Larunbatean Donostia Hiria Kutxa Literatur Sarien 56. edizioko sari banaketa ekitaldia izango da, musika, antzerkia, zinema, dantza eta literaturaren arteko elkarrizketa amultsua. Gonbidapenak agortuta dituen ekitaldi berezi bat. Igandean La lluvia amarilla antzezlana eskainiko da Lugaritz K.E.n, Julio Llamazaresen izen bereko eleberrian oinarritutako bakarrizketa. Literaktum Txikiak, bestalde, haur eta familientzako programazioarekin jarraitzen du. Datorren asteari ere indarrez emango zaio hasiera, besteak beste, astelehenean Kutxa Kultur Klubean Isaac Rosa hartuko dutelako eta asteartean, Amaran, Héctor Abad.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.