Paolo Giordano, iaz Bilbon Fernando Gómez

Itzulera bideratzen itzulpenak hasi dira

Liburu aurkezpen andana dator hurrengo asteetarako, baina itxialdian ere aberastu da eskaintza, batik bat itzulpenen eskutik

Nerea Azurmendi

Donostia

Sábado, 16 de mayo 2020, 18:44

Susak argitaratutako Igor Estankorenaren 'Moskito' poema-liburuaren aurkezpena izan zen 'normaltasun' garaietako azkena? Baliteke. Martxoaren 12an egin zen Donostian, harrezkeroztik guztion bizitza zeharo baldintzatu duen alarma egoerare ezarpena baino bi egun lehenago. Hurrengo asterako iragarrita zeudenak bertan behera gelditu ziren, eta bat-batean etenda eskal liburugintzaren egutegi prekarioan horren garrantzitsua den udaberriko sasoia. Muga eta debekuak arindu ahala, labean gelditu ziren liburuak hasi dira plazaratzen, aurkezpen telematiko bitartez oraingoz. Horrelakoak izango dira, momentuz, hurrengo asteetarako iragarrita daudenak. Edonola ere, euskal editoreak ez dira geldirik egon itxialdian, eta euskarazko eskaintza aberasten jarraitu dute, oraingoz aurkezpenik gabe gelditu diren arren kontuan hartzeko modukoak diren hainbat itzulpenen bidez batik bat.

Publicidad

'Kutsaldian', presazko gogoeta. Paolo Giordanok (Turin, 1982), 'Zenbaki lehenen bakardadea' eleberriaren milioika ale saldu zituen idazle italiarrak, erantzun azkarra eman zion pandemiari. Martxoaren 26rako kalean zeukan 'Nel contagio', Covid-19ari buruzko aurreneko liburua, presazko zenbait gogoeta biltzen dituen lan laburra. Fernando Rey eta Xabier Olarra itzultzaileek segituan ekarri zute euskarara, eta Ereinek argitatatu du bere e-book gusa. Argitaletxearen web gunean eros daiteke 5,15 euroren truke, epub formatuan. Denborak esango du norainoko balioa duten azkenean Giordanoren hausnarketek, baina egilearen eta euskarazko bertsioa ahabidetu dutenen erreflexuak ezin izango ditu inork zalantzan jarri.

Euskarak Baudelaire-ren klasikoarekin zeukan zorra kitatu du Balea Zuriak argitaratutako Patxi Apalategiren itzulpenak

Aspaldiko zorra. Gaitz hitzaren izaera polisemikoak eraman lezake norbait pentsatzera 'Gaitzaren loreak' Covid-19aren inguruko lanen bat dela pentsatzera, ez balitz Charles Baudelaire-ren (Paris, 1821-1867) 'Les fleurs du mal' delako klasiko unibertsal handi horietako bat. Mendeurrenaren atarian dagoen idazle frantziarraren zenbait lan -poea badaude euskaratuta. Lauaxeta, Aresti, Atxaga edota Sarrionandia aurki daitezke, besteak beste, itzultzaieen artean. Baina bere lan gorena, 1857an argitaratua, ia hogei urtez idatzitako poema ugariak jaso zituen 'Les fleurs du mal' euskarara ekarri gabe zegoen. Patxi Apalategiren itzulpena -beste hizkuntza batzuetako itzulpen askok ez bezala jatorrizkoaren errimari eutsi diona-, ez da azken orduko proiektua, ezta gutxiago ere, baina esan daiteke bere lanak, eta liburua ahalegin handiz kaleratu duen Balea Zuria Donostiako argitaletxe txikiaren ausardiak, kitatu dutela euskarak mendebaldeko poeta nagusietako batekin zeukan zorra.

Beste bi poema-liburu ere jaio dira itxialdian: Beñat Sarasolaren ardurapean Susak argitaratzen duen Munduko Poesia Kaierak bildumaren udaberriko bi aleak. Miren Agur Meabek Forugh Farrojzad (Teheran, 1935-1967) irandarraren poemak euskaratu ditu, eta Ane Garcia Lopezek, berriz, June Jordan (1936-2002) jamaikar jatorriko irakasle, idazle eta ekintzaile estatubatuarranerak. Bi emakume berritzaile eta indartsu horien bizitzaz gehiago jakiteko eta lanez gozatzeko aukera eskaintzen duten bi liburuon aurkezpena hilaren 22an egingo da.

Liburutegi feminista osatzen. Emakume indartsu eta berritzaileak, halaber, Katakrak eta Txalaparta argitaletxe nafarrek argitaratu dituzten saiakeren egileak. Katakraki aurkezpenaren atariak gelditu zitzaion Silvia Federiciren (Parma, 1942) 'Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria'. Lotura zuzena du Amaia Astobizak euskaratu duen liburuak Federiciren 'Caliban eta sorgina' monumentalarekin (Eskafandra bilduman dago argitaratuta, Elkarren eskutik), hura bano arinxeagoa delarik. Oraingo hau saiakera-bilduma bat da. Aurreneko zatian XV. eta XVIII. mendeen arteko Europako sorgin-ehizak jorratzen dira; bigarrenean, berriz, gaur egungo mundu-mailako sorgin-ehizak. Sarrera eta ondorioak biltzen dituen atala ere baditu eta kapitalismo globala eta emakumeen arteko lotura aztertzen duen liburuak.

Publicidad

Ikuspegi feminista elikatzen jarraitzeko ezinbestekoak diren erreferentziazko lanen zerrenda luzatzen doa

Txalapartak, berriz, «klasiko oso gaur egungo bat» argitaratu du, itxialdiak osorik ilundu duen apirilean: Adrienne Rich (1929-2012) poeta eta aktibista estatubatuarraren 'Emakumeagandik jaioak. Amatasuna esperientzia eta instituzio gisa'. 1976ko 'Of Woman Born: Motherhood' Maialen Berasategi Catalánek euskaratu du, eta Garazi Arrula izan da editore. Argitalpenaren berri emateko zabaldu duten oharrean dotenez, «amatasunaren instituzioak historian izandako bilakaera aztertzen du Adrienne Richek saiakera literario honetan». Izan ere, «feminismoa ongarri, amatasuna ikuspegi sozial, politiko eta ekonomikotik aztertzen du, lau urteko ikerketaren fruitu». Aspaldidanik da Richen lana «gaiari buruzko oinarrizko erreferentzia, eta argitaratu zenetik berrogei urte baino gehiago igaro direnean, oraindik ere zentzu askotan da iraultzailea».

Kobanetik deika. Farmazia Beltzak es du maskarik saltzen. Bai, ordea, maskarak kentzera behartzen duten komikiak. Horietakoa da Michele Rech (1983) 'Zerocalcare' italiarraren 'Kobane calling' liburu ezaguna. Eta mardula, asko baitago kontatzeko. 2016an Kurdistanera joan zen Zerokalkare, Rojavara, Kobane hirira, kurduek Estatu Islamiarra garaitu zuten lurraldera. Bidaia hura kontatu zuen 'Cobane calling' sarituan, baina historiak eta gertakaeriek aurrera egiten dute, batez ere hura bezain ezegonkorra den lurraldean, eta bi historio berri gehitu dizkio Zerocalcarek berriro argitaratu den liburuari. Bertsio berrien hori dakar Farmazia Beltzak, Sustrai Colinaren atarikoarekin. Itzulpena, berriz, euskarara ekarritako Zerokalkararen beste bi liburuena bezala-'Hondamuinean' eta 'Hondamuinean. Sei hilabete geroago'- Koldo Izagirrerena da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad