Borrar

Iruritan hasiko da bihar 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Sarai Robles, Idoia Granizo, Ekain Alegre eta Egoitz Gorosterrazu ariko dira kantuan

Iker Mendia

Ostirala, 6 urria 2023, 12:16

Comenta

Udazkenean bertsoa nagusi izango da Hego Euskal Herrian, astero-astero saioak izateaz gain jada martxan den Bizkaiko Bertso Txapelketako kanporaketei Nafarroakoak batuko zaizkielako aste-bukaera honetan. Iruritan izango da lehen saioa, 17:30ean Gizarte Bilgunean, eta Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Sarai Robles, Idoia Granizo, Ekain Alegre eta Egoitz Gorosterrazu ariko dira kantuan Maialen Belarrak jarritako gaiei. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian. egunean bertan ere salduko dira leihatilan, 16:00etatik aurrera, baldin eta aurretik Interneten agortu ez badira.

Finalaurrekoetarako txartel baten bila arituko dira seiak, saioko garaileak lortuko baitu sari bezala, zehazki Altsasun izango denerako. Besteek final-laurden guztiak bukatu arte itxaron beharko dute eta puntuazioaren arabera jakingo da nor igaroko den. Izan ere, Iruritakoarekin batera, Vianako (urriak 14), Uharteko (urriak 15) eta Leitzako (urriak 21) saioek osatuko dute final-laurdenen fasea. Guztira, 18 bertsolari pasako dira finalaurrekoetara, txapelketan abiatuko diren 24etatik.

Finala, abenduaren 2an Iruñean

Lau final-laurden eta hiru finalaurrekoren ostean, abenduaren 2an jarriko zaio azken puntua txapelketari, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalarekin. Orduan izendatuko da 2023ko Nafarroako txapelduna.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iruritan hasiko da bihar 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Iruritan hasiko da bihar 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa