Iruri Altzerreka nagusi hirugarren kanporaketan
Arrigorriagako Lonbo aretoan lehiatutako saioan 475 puntu eskuratu eta azaroaren 11n Berrizen izango den finalaurrekora zsailkatu zen
Iker Mendia
Lunes, 16 de octubre 2023, 13:13
Iruri Altzerrekak irabazi du aste bukaera honetan 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa. Arrigorriagako Lonbo aretoan lehiatutako saioan 475 puntu eskuratu zituen eta nagusitzeaz gain Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 11n jokatuko dena. Harekin izan ziren kantuan Garikoitz Sarriugarte, Iker Uriarte, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Josune Aramendi eta Lurdes Ondaro Igor Menikak jarritako gaiekin.
Publicidad
Hurrengo saioa igandean, urriak 22, izango da Erandion eta bertan lehiatuko diren sei bertsolariak Ander Sarriugarte, Garazi Navarro, Igor Galarza, Imanol Uria, Paule Ixiar eta Unai Mendiburu izango dira.
Sailkapena
Aste-bukaera honetan lehiatutako hirugarren kanporaketarekin honela geratzen da sailkapena nagusia: Ibai Amillategi (479 puntu, sailkatuta), Iruri Altzerreka (475, sailkatuta), Bittor Altube (472.5), Josune Aramendi (470), Txaber Altube (461.5, sailkatuta), Mikel Retolaza (455), Lurdes Ondaro (453), Araitz Katarain (446), Arkaitz Zipitria (443.5), Garikoitz Sarriugarte (441), Peru Vidal (439), Julen Ibarguengoitia (438.5), Inazio Vidal (436,5), Iker Garitagoitia (434), Iker Uriarte (431), Koldo Muñiz (427.5) eta Izaro Bilbao (383).
Goirienak eta Amillategik bezala, Altzerrekak saioetako garaile bezala txartela eskuratu du finalaurrekoetarako. Gainerakoek, aldiz, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera, azaroaren 11n Berrizen, 18an Santurtzin eta 25ean Lemoan -bertan batuko dira Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia-. Azkenik, finala abenduaren 16an Miribillan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión