Borrar
Irene Arrarats eta Andoni Sagarna, Gipuzkoako ordezkaritzan egin den Osoko bilkuran. Euskaltzaindia

Irene Arrarats Lizeaga itzultzaile eta zuzentzailea, euskaltzain oso izateko hautagai

Azaroaren 28an egingo den Osoko bilkuran jakingo da Andres Alberdi euskaltzain emerituaren lekua hartzen duen ala ez

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 31 urria 2025, 14:47

Comenta

Andres Alberdi Getariako hizkuntzalariak 75 urte bete zituen pasa den uztailaren 1ean eta, beraz, euskaltzain emeritu izatera igaro zen. Aste batzuetara, uztailaren 18an, Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen Osoko bilkuran hautagaiak aurkezteko epea ireki zuen eta, behin epea igarota, Irene Arrarats Lizeaga itzultzaile, zuzentzaile eta euskaltzain urgazlearena izan da gainerako akademikideek aurkeztu duten bakarra ostiral honetan Gipuzkoako ordezkaritzan egin den Osoko bilkuran. Arrarats, gainera, 'Berria' egunkariko euskara arduraduna da. Azaroaren 28an egingo den Osoko bilkuran jakingo da Alberdiren lekua hartzen duen ala ez. Akademiaren arautegiak agintzen duen moduan euskaltzain oso eta emerituen bozen nagusitasuna erdietsiz gero izendatuko dute.

Arrarats (Hernani, 1967) Geografia eta Historian lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionalean, euskarazko prosa lantzeari lotu zaio hasieratik, kazetaritzako idazkuntza lantzeari bereziki, eta alor horretan dihardu orain ere. 'Euskaldunon Egunkaria'-n aritu zen 1991z geroztik 2003ra arte, estilo-zuzentzaile eta itzultzaile lehenbizi, eta euskara-arduradun gero. 2003an bertan hasi zen euskara-arduradun 'Berria' egunkarian, eta horretan dabil harrezkero. 2001ean argitaraturiko 'Egunkaria'-ren azken estilo-liburuaren egileetako bat izan zen, eta orain 'Berria'-ren estilo-liburuaren zuzendaria da. Era berean, hizkuntzari buruzko 'Ezer ez eta festa' podcastaren egileetako bat da.

Ibilbide oparoan, hernaniarrak feminismoa eta euskara uztartu ditu bere ekarpen teorikoetan. Itzultzaile ere aritzen da, eta, besteak beste, hark euskaratuak dira Monique Wittigen 'Pentsamendu heterozuzena' (2017, beste batzuekin batera), 'Simone de Beauvoirren Bigarren sexua' saiakera (2019), Nancy Fraserren 'Kapitalaren lantegi ezkutuak: mapa bat ezkerrarentzat' (2021, beste batzuekin batera), Marjane Satrapiren 'Persepolis' komikia (2023) eta Atef Abu Saiden 'Gazako egunerokoa' lekukotasun-liburua (2024).

Euskaltzaindiarekin ere hartu-eman handia izan du Arraratsek 2007az geroztik, eta zenbait batzordetan aritzen da: Hiztegi Batuko lantaldean (2007-2017), Exonomastika batzordean (2009-), Euskaltzaindiaren Hiztegia lantaldean (2017-) eta Euskara Batuaren Eskuliburuaren Batzordean (2017-). Akademiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2018an.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irene Arrarats Lizeaga itzultzaile eta zuzentzailea, euskaltzain oso izateko hautagai

Irene Arrarats Lizeaga itzultzaile eta zuzentzailea, euskaltzain oso izateko hautagai