

Secciones
Servicios
Destacamos
Iker Mendia
Martes, 8 de abril 2025, 12:44
Saioz saio, geratu gabe, aurrera doa 2025eko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa. Atzo astelehena Igorreko Lasarte aretoan izan zen hirugarren kanporaketa eta oholtzaratu ziren zazpi gazteetatik Iradi Barrenetxea artearra izan zen puntu gehien batu zituen bertsolaria. Horretaz gain, finalerako txartel zuzena lortu zuen. Bihar osteguna izango da da laugarren eta azken kanporaketa Durangon.
Ondorengo zazpi gazteak izan ziren Igorreko saioko protagonistak: aipatutako Barrenetxea eta Aiala Irurtia, Amaia Gallastegi, Iraia Lauzirika, Joseba De Rueda eta June Legarreta. Gai-emaile lanetan Jone Larrinaga aritu zen eta epaimahaia Garazi Mendozak, Beñat Romerok eta Juanjo Respaldizak osatu zuten. Idazkari lanetan, berriz, Ander Elortegi aritu zen.
Bizkaiko Eskolarteko laugarren kanporaketa apirilaren 9an izango da Durangoko Kurutziaga Ikastolan. Saioa, aurreko kanporaketak bezala, arratsaldeko 17:00etan izango da. Bertan izango dira Aner Goikoetxea, Haizea Rotaetxe, Jon Abasolo, Maddi Aurtenetxe, Malen Ibarzabal, Maren Armendia, Naia Zelaia eta Naroa Iturrioz
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa martxoaren 31n abiatu zen eta Igorreko saioaren aurretik beste bi lehiatu dira. Lehena Galdakaon izan zen eta Kelmene Abaitua nagusitu zen eta Gordexolan antolatutako bigarrenean Enara Gallastegi gailendu zen. Biak, Iradi Barrenetxea bezala, maiatzaren 31n Iurretako frontoian jokatuko den finalean izango dira. Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.